Sarpen: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
11. lerroa:
== Sarpen baginala ==
 
[[Fitxategi:Wiki-cowgirl.png|thumb|300px|[[Andromakaren jarrera]]: sarpen baginala egiteko moduetako bat, gizona etzana eta emakumea bere gainean.]]
 
Sarpen baginalean<ref name=Euskalterm>Euskaltermek proposaturiko izendapena</ref> [[gizon]]aren [[zakil]]a [[emakume]]aren [[bagina]]tik sartzen da. Sexu harreman [[heterosexualitate|heterosexualetan]] gertatzen den sarpen mota ohikoena da, baina [[felazio]]a, [[cunnilingus]]a eta koito anala ere praktikatzen dira bikote heterosexual batzuetan. Sexu-harremanean sexu-organoen [[kitzikapen]]a gertatu eta gero ekiten diote harremankideek koitoari. Kitzikapenaz, zakila tente eta gogor jartzen da, bagina barnean aise sartzeko, eta emakumearen [[baginako lubrifikazio|baginan lubrifikazioa]] eta handitzea gertatzen dira, sarpena errazago eta gozagarriago izan dadin. Baginaren azken bi herenak luzatu eta zabaldu egiten dira. Kitzikapena izanez gero, baginaren sarrera aski zabala izaten da zakila poliki sartzeko, baina erosoena emakumeak berak zakila eskutan hartu eta baginan sartzea da.
243. lerroa:
|izenburua=What else can you masturbate with instead of a dildo?
|sartze-data=2010-05-18
|argitaletxea=Answers.com}}.</ref><ref>[[Bill Clinton]] [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetako]] presidenteak eta [[Monica Lewinsky]]k izan zituzten sexu-harremanetan, Lewinskyk presidentea eta bera zigarro puru batekin aritu zirela deklaratu zuen. Ikus: {{en}} [http://news.bbc.co.uk/2/hi/events/clinton_under_fire/tapes_and_transcripts/176949.stm Why I kept that dress], ''BBC News'', 1998-09-24.</ref>. Dildo bibragailuak ere sarri erabiltzen dira eta baita ''plug'' izeneko dildo antzekoak, eskua erabili gabe erabil daitezkeenak, eskuak aldi berean klitoria ere kilikatu ahal izateko esaterako. ''[[Ben Wa]]'' bolatxo txinatarrak ere erabiltzen dira baginan sartuta gozatzeko. Fisiologiaren aldetik, dildoz edo bestelako [[sexu-jostailu]] batez lortzen diren orgasmoak zakilaz lortzen direnen berdinak badira ere, hobetsi egiten da bikote batean kontsolagailua sexu-harreman baten baitan osagarri moduan erabiltzea eta ez sexu-harremanak ordezteko.
 
Objekturik gabe, sarpena irudikatu edo zakila sarpen baginalaren antzera kitzikatzen duten beste praktikak ere badaude: [[izter arteko sarpen]]a zakila izter artean sartu eta atzera eta aurrera mugitzea da; emakumeak eskuarekin zakila hartu eta sarpen baginala irudika daiteke, zakila inguratuz eta gora eta behera mugituz; edota ''kubana'' izeneko praktika non gizonak emakumearen [[torax|bularren]] arteko zirrikituan zakila sartu eta igurzten duen isuri arte. [[Zoofilia]] edo animalieko sexu-praktikarako joera dutenek sarpenak ere egiten dituzte. Historian zehar, [[zaldi|behor]], [[ahuntz]]a eta [[ardi]]ekiko gizonaren zakil-sarpenak egin izanaren testigantzak daude. [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] granjetan hazitako gizonen %17ek animaliaren batekin sexua praktikatu dutela jaso du [[Alfred Kinsey]] biologoak. Estatu Batuetan jarraituz, gizon homosexualek [[katagorri|urtxintxaren]] antzeko karraskariak komuneko paperaren tututik pasa eta uzkitik sartzearen praktika ere jaso da <ref>{{es}} {{Erreferentzia
314. lerroa:
[[Fitxategi:Kamasutra 106.jpg|thumb|250px|[[Tantra]]k koitoa praktikatuz pertsona unibertsoaren oreka bere baitan sortzea bilatzen du. Sexualitatearen transzendentzia honek ekialdeko [[arte]]an eragin nabarmena izan du.]]
 
Liburu berean bagina barruan zakil-bultzadak egiteko zenbait modu deskribatzen dira. Adibidez, bultzada mantsoan «''amuarekin jolasten duen karpa baten astinduak''» egin behar dira; bultzada bizia, berriz, «''txoriek haizearen aurka duten hegazkera''» bezalako izan behar da. Gainaldeko bultzadak «''ontzi bateko arroz-hondarrak mokokokatzen dituen txolarreak''» bezala egin behar dira eta bultzada sakonak «''ekaitzari aurre egiten dion belaontzi handiaren moduan''». Bultzada hauek modu egokian tartekatuz, osasunerako onurak lortzen omen dira, nekerako eta zirkulazio-arazoetarako esaterako.
 
[[India]]n beranduago, eta taoismoaren eraginpean, sortutako [[tantra]] filosofiak sexualitatea ''argipen'' edo ''gorapen'' izenekora heltzeko bidetzat jotzen du. Sexua errealitate kosmikoa da tantran: mundua, zentzu zabalean, ''[[Shakti]]'' jainkosaren eta ''[[Shiva]]'' jainkoaren sexu-harremanak sortzen du, beste kultura askotan kontatzen den antzera. «''Tantrika''» edo tantra praktikatzen duenarentzat sexualitatea jainkotasunez betetzeko modu bat da. Helburu horretara heltzeko, koitoa edo «''maithuna''» errituz bete behar da: ardoa edan eta arraina, haragia eta aleak jan behar dira koitoa praktikatu aurretik, [[afrodisiako]] moduan; ''[[mantra]]'' edo otoitzak ere errezitatu behar dira eta [[meditazio]]a egin, besteak beste; koitoa geldotasunez burutu behar da isurketa ekiditeko, eta horrela ez balitz isuria kopetan jarri behar da, isurketaren energia berriz ere bereganatzeko. Modu horretan, isurketa-ezak ''[[kundalini]]'' batasun-energia bat abiarazten du gorputzean, ''[[chakra]]'' izenekoetara helduz eta gizona betetasunera eramanez. Emakumeak ere heldu behar dira [[orgasmo]]ra, ''[[raja]]'' edo [[baginako lubrifikazio]]aren likidoa askatzeko, eta tantra praktika batzuetan gizonak likido hori edan behar du. Beste alde batetik, tantrarekiko interesa piztu da mendebaldean [[XX. mendea|XX. mendeko]] bukaera aldera, modu arrakastatsuan gizarte-sektore batzuetan eta sexu-harremanak beste era batera ulertzeko praktika-multzo moduan, baina modu indargabetuan eta mamirik gabeko dibulgazioz askotan<ref>{{es}} {{Erreferentzia
333. lerroa:
|egunkaria=Revista Frida
|urtea=2006
|url=http://www.revistafrida.com/frida/mayo06/arke.pdf}}.</ref>. [[Eva]] sortu baino lehen, [[Jainko]]ak «''ezagutzeko ahalmena duen zuhaitzetik''» <ref>''Hasiera'', 2-17.</ref> ez jateko ohartarazten dio Adani. Batzuen iritziz, ezagutzeko ahalmena duen zuhaitza sexualitatea da <ref>[[Michelangelo]]k Adam eta Eva irudikatzen dituen margolan batean, Evaren aurpegia Adanen zakiletik oso gertu margotzen du, sugearen begiradapean. Ikus: {{es}} {{Erreferentzia
|izenburua=Miguel Angel Buonarroti y el pecado original
|izena=Walter
339. lerroa:
|egunkaria=Revista Tataykiri (Colegio Oficial de Antropólogos, Lima)
|urtea=2010
|url=http://tutaykiri.blogspot.com/2010/04/miguel-angel-buonarroti-y-el-pecado.html}}. Aldi berean, Hasiera liburuan bertan ere, aurrerago Adanek ''Eva ezagutu'' eta haurdun gelditu zela esaten da. </ref>. Hasiera liburuaren kontakizunari jarraiki, sugearen iradokizunez, Evak zuhaitz horretatik fruitua hartu eta Adani ere ematen dio. Fruitua jatearena koitoarekin lotuta dago kultura askotan, baita [[Biblia]]n bertan ere. Berehala, euren biluztasunaz lotsatu eta Jainkoak zigortu egiten ditu. Zigorraren aurretik Eva da Adani fruitua edo sexua eskaintzen diona, baina zigortzean, Jainkoak «''irritsak senarrarengana bultzatuko zaitu, eta hura izango duzu nagusi''» <ref>Hasiera, 3-16.</ref>. Emakumeak gizonarekiko harremanetan, baita sexualitatean eta koitoan ere, jokatu behar duen rola zehazten da modu horretan <ref name=lot/>. Hilkortasuna ere ezarri zien zigor moduan sexualitatea praktikatu izateagatik <ref>«''Zeure bekokiko izerdiz jango duzu ogia, lurrera itzuli arte, handik izan zara hartua eta: hautsa zara eta hautsera itzuliko zara.''», Hasiera, 3-19.</ref>. Sexuaren eta heriotzaren arteko lotura [[Jesus Nazaretekoa|Jesusek]] ere ezarri zuen, [[ebanjelio]]an esaten den bezala: «''Jesusek erantzun zien: Mundu honetan gizon-emakumeak ezkondu egiten dira; baina datorren munduan eta hildakoen piztueran parte hartzeko Jainkoak gai aurkituko dituenak, gizonezko nahiz emakume, ez dira ezkonduko; izan ere, ez daitezke berriro hil, aingeruen antzeko baitira eta Jainkoaren seme-alaba, piztueran parte dutenez gero''»<ref>Lukas, 20:34.</ref>.
 
Sexualitate askea ukatzen duen oinarri horretatik, anitz dira [[Itun Zaharra|Itun Zaharrean]] koitoari buruz agertzen diren debekuak, batez ere [[Lebitarren liburua]]n: koitoak eta [[isurtze]]ak kutsadura dakarkiote gizonari <ref>{{eu}} [http://www.biblija.net/biblija.cgi?m=Lb+15&id34=1&pos=0&set=21&l=eu Lebitarrena 15: Gizonezkoaren sexu-kutsadura].</ref>, [[adulterio]]ak, [[zoofilia|abere batekiko sarpena]] egiteak eta gizonen arteko uzki-koitoak [[heriotza zigor]]ra dakar eta [[menstruazio|hilerokoa]] duen emakume batekin koitoa praktikatzeak herritik bidaltzea dakar zigor moduan <ref>{{eu}} [http://www.biblija.net/biblija.cgi?m=Lb+20&id34=1&pos=0&set=21&l=eu Lebitarrena 20: Sexu-harreman debekatuak].</ref>, besteak beste. Tradizio juduko beste arau nagusi bat, gerora kristautasunak ere bereganatuko zuena, koitoaren helburuari buruzkoa zen: koitoaren mundura haurrak ekartzeko da eta ez plazera izateko<ref>{{en}} {{Erreferentzia
348. lerroa:
|url=http://books.google.es/books?id=SiGe-Zf0nTIC&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q&f=false}}.</ref>. Adulterioa heriotza zigortzen bazuen ere, ez zituen gaitzesten, ordea, ezkontza aurreko sexu-harremanak.
 
Kristauek ere hasieratik lotu zituzten sexu-harremanak [[lizunkeria]]rekin. [[Jesus Nazaretekoa|Jesusek]] berak, tradizio judua errespetatuz betiere<ref>[[Prostituzio]]a praktikatzen zuten emakumeekiko atxikimendua erakutsi zuen, ordea.</ref>, koitoa praktikatzeko modu zuzena [[ezkontza|matrimonio]] kristauaren barruan zela nabarmendu zuen, matrimonioa zuzendu behar duen ''agape'' edo maitasunarekin batera. [[Birjintasun]]aren mitoa ere bereganatu zuten. Laster, kristau-legez kanpoko harreman horiek ''porneia'' (grekeraz) edo ''fornicatio'' (latinez) terminoetan bildu ziren. [[Paulo Tarsokoa|Paulo Tartsokoa]] nabarmendu zen hasieran sexu-harremanak kristau bizitzarako oztopotzat hartzen eta sexu-gogoari eustea zen bere ustez onena, adulterioa edo [[ezkontza|matrimonioz]] kanpoko sexu-harremanak hilketa bezain larritzat joaz. <ref>{{en}} {{Erreferentzia
|izena=James A.
|abizena=Brundage
404. lerroa:
|izenburua= Txiste berdea
| source = '''Txiste berdeek koitoaren tabua arindu egiten badute ere, koitoaren inguruko mitoak sendotu ere egiten dituzte: emakumearen ezjakintasuna eta gizonaren nagusitasuna, besteak beste.'''
}}[[Fitxategi:The gesture01.jpg|thumb|150px|leftezkerrera|Iraintzat hartzen den [[hatz luze]]a luzatzeak '''sarpena''' irudikatzen du.]]
Sexualitateari buruzko gai guztiak bezala, koitoa [[tabu]] gaia izan da gizarte askotan. Tabu horiek gainditzeko, herri [[kultura]]k tabu-terminoa eraldatu egin du sarri, tabu-gaia azaldu eta era ezberdinetan agertuz.
 
Horretarako, estrategia ezberdinak daude: koitoaren kasuan, [[eufemismo]]ak, [[disfemismo]]ak eta [[izkirimiri|txisteak]] daude, besteak beste. Eufemismoa tabu-errealitatearen adierazpen apala da. Adierazpen literala den koito edo sarpenaren ordez, eufemismo hauek erabili izan dira tabua saihesteko: ''amodioa egin'', ''sexu-ekintza'' edo lausoa den ''[[sexu harreman]]'' edo bikotean erabiltzen den ''jokatu'' aditza. Disfemismoak, berriz, tabua gutxietsi egiten du, tabuari adierazpen zakarra esleituz, tabuaren errealitatearekin distantzia bat sortuz: ''txortan egin'', ''gainkatu'', ''zikotu'', ''sakatu'', ''zankatu''<ref>{{eu}} {{Erreferentzia
428. lerroa:
|orrialdea=70}}</ref>.
 
Koitoa ere umore-gai moduan erabili izan da herri kulturan. Herri-literatura osatzen duten [[izkirimiri|txisteetan]] maiz agertzen den gaia da. «''Txiste berde''» kategorian bildurik, koitoari buruzko txisteak tabuari aurre egiten zaio, seriotasuna eta transzendentzia kenduz, baina aldi berean koitoaren inguruko mitoak azaldu eta indartu egiten ditu<ref>Mary Daly feministak ''Gyn/ecology'' bere liburuan dioenez: ''Gizarte falokratikoak sortzen dituen kutsadura guztiak interesatzen zaizkidan arren, liburu hau maila guztietan mito eta hizkuntza patriarkaletik datozen adimen, izpiritu eta gorputzeko kutsaduraz aritzen da batez ere. Maila hauek gramatika-estiloetatik erakargarritasunaren eraketara, erlijio-mitoetatik txiste berdeetara zabaltzen dira ...''. Ikus: {{en}} {{Erreferentzia
|izena=Mary
|abizena=Daly