«Sardiniera»: berrikuspenen arteko aldeak

3 bytes removed ,  Duela 2 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''Sardiniera''' (''Sardu'' edo ''Saldu'') [[Sardinia]] irlan ([[Italia]]) hitz egiten den [[hizkuntza]] da. Sardiniako erregio autonomo osoan hitz egiten da, [[Aljer|Alger]] hirian izan ezik, non [[katalan]]a (forma arkaiko batean) den bertako hizkuntza; San Pietro eta [[Sant'Antioco]] uharteetan, beraien aldetik, [[liguriera]] mantentzen da; eta iparraldean [[gallurera]] mintzatzen da.
 
[[Hizkuntza erromantzeak|Erromantze hizkuntza]] da, mendebaldeko neolatindar taldekoa. Hainbat dialektotan banatua dago eta latinaren ezaugarriak gehien mantentzen dituen hizkuntza legez kontsideratzen da.
 
[[1997]]az geroztik, Sardiniako bigarren hizkuntza ofiziala da, [[italiera]]rekin batera.
 
== Dialektoak ==
* Sardiniera '''kanpidanearra''' (''Campidanese''), irlaren hegoaldean eta erdialdearen zati batean hitz egiten da. Katalanaren zein [[Toskana]]ko eragin nabaria du. Aldaera honek hiztun kopuru handiena biltzen du.
 
Era berean, ondokoak ere sardinieraren dialektoak kontsideratzen dira, nahiz eta [[korsikera]] eta beste hizkuntza batzuen eragin hadiagoa duten:
 
* '''[[Gallurera]]''' (''Gallurese''), Galluran hitz egina (irlaren ipar ekialdean); [[korsikera]]rekin lotura handia du, bai egitura gramatikalari eta baita ahoskerari ere dagokionean. Sardiniera eta korsikeraren arteko trantsiziozko hizkuntzat hartu ohi da.