Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
== Bizitza eta ibilbide literarioa ==
[[Fitxategi:Amorebieta-Echano - San Juan Bautista de Larrea (Santuario-Convento de la Virgen del Carmen) 02.jpg|thumb|righteskuinera|250px|Aita Santi Onaindiaren omenezko monumentua [[Zornotza]]n]]
 
Larrean egin zituen lehen eliz ikasketak. Gero, Markinan, Gasteizen eta Begoñan ikasketa haiek osatu ondoren, 1934an apaiztu zen. Gerra hasi zenean, gudarien kapilaua izan zen Euskal Herriko kanpainan barrena. Kartzelan egon zen hiru urtez. Gerra aurretik, ''[[Euskal-Esnalea]], Karmen'go Argia, [[Pyrenaica]], Ekin, [[Yakintza]], [[Eguna (egunkaria)|Eguna]]'' eta ''[[Euzkadi (egunkaria)|Euzkadi]]'' aldizkarietan idatzi zuen.
 
1951n, ''Karmen'go Amaren Egutegia'' sortu zuen, gerora ''Karmel'' aldizkaria bihurtu zena. 1959an, berriz, ''[[Olerkigintza|Olerti]]'' aldizkaria sortu zuen. Onaindiaren hasierako liburuetako bat ''Milla euskal olerki eder'' (1954) izeneko antologia zabala izan zen. 1965ean ''Jolasketa'' argitaratu zuen. Haur jolasen bilduma bat da, zenbait idazleren testuekin osatua. Euskal idazleen gutun [[antologia]] bat ere eman zuen argitara, 1974an, ''Eskutitzak'' izenburupean. Saioak ere argitaratu zituen: ''Gure bertsolariak'' (1964), ''Enbeita oleskaria'' (1965), ''Gure urretxindorra: Enbeita'tar Kepa'' (1971), ''Euskaldunak eta osasuna ''(1984), ''Arana Goiri'tar Sabin olerkaria'' (1982), eta ''Euskal Literatura'' (1972-1990, Euskal literaturaren historia 6 liburukitan). Bestalde, olerkiak ere idatzi zituen: 1970ean, 1929-1950 urte bitarteko olerki guztiak biltzen dituen ''Goiznabar'' liburua argitaratu zuen, eta geroztik olerki guztien bilduma osoa kaleratu zuen.
 
Zenbait idazleren lanak bildu, prestatu eta kaleratu zituen, hala nola [[Arrese Beitia]]renak, [[Txomin Agirre]]renak, [[Evaristo Bustintza|Kirikiñorenak]] eta [[Lauaxeta]]renak. [[Rabindranath Tagore|Tagore]], [[Virgilio]], Santa Teresa, [[Dante Alighieri|Dante]], [[Johann Wolfgang von Goethe|Goethe]], [[Homero]], [[Horazio]] eta [[Pio Baroja]] itzuli ditu euskarara.
 
1991. urteaz geroztik EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen ohorezko kidea izan zen, eta Bertsozaleen Elkarteak ere omenaldia eskaini zion 1993an. [[Euskerazaintza]] elkarteko kidea ere izan zen.
 
{{bizialdia|1909ko|1996ko|Onaindia, Santi}}
 
[[Kategoria:Amorotoarrak]]
[[Kategoria:Eusko Gudarosteko gudariak]]
[[Kategoria:Karmeldarrak]]
[[Kategoria:Bizkaiko apaizak]]
[[Kategoria:Entziklopedistak‎Entziklopedistak]]
[[Kategoria:Antologistak]]