Santiago Meabe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Lotura:Aberri aldizkaria
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
== Bizitza ==
 
[[Tomás Meabe|Tomas Meaberen]] anaia zen, eta harreman estuak izan zituen harekin, [[ideologia]]z harengandik urrun egon arren. Merkataritza-ikasketak egin zituen, eta [[Sabin Arana]]ren lehen jarraitzaileetakoa izan zen. ''La Patria'' astekariaren zuzendari izan zen 1901-1903 urteetan, eta ''[[Aberri (1920ko hamarkadako aldizkaria)|Aberri]]'' astekariaren zuzendari 1906tik aurrera.
 
Anaiaren antzera, biziki kezkatu zuen [[langile]]en arazoak. 1920. urtetik aurrera, [[Eusko Langileen Alkartasuna|ELA-SOV]] sindikatuaren errebindikazioak indartzearen aldeko agertu zen, eta [[abertzaletasun]]a eta [[sozialismo]]a politika-egitarau zehatz batean uztartzen saiatu zen, [[Ferdinand Lassalle]]ren ideologiaren ildotik.
 
1930ean, [[ezker abertzalea]]ren aldeko joera berria onartu, eta [[Eusko Abertzale Ekintza|ANVko]] kide egin zen. Urte batzuen buruan alderdi hura utzi, eta independente gisa iraun zuen, hil zen arte.
 
[[Markina-Xemein|Markina]] aldeko arduradun egin zuen [[Eusko Jaurlaritza]]k 1936an, [[Espainiako Gerra Zibila]]ren garaian, eta [[Normandia]]ra jo zuen, [[erbeste]]rako bidean, 1937an. [[Baiona]]n bizi izan zen, Bilbora itzuli baino lehen.
15. lerroa:
 
{{bizialdia|1878ko|1961eko|Meabe, Santiago}}
 
[[Kategoria:Bizkaiko politikariak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko frankismoaren erbesteratuak]]