Santa Ana baseliza (Pasaia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t q
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
27. lerroa:
 
== Eraikina ==
Eraikin erlijiotsu sotila da, oinplano laukizuzena eta [[nabe]] bakarra du, beste hainbat gipuzkoar elizen ereduari jarraituz [[koru]]a eraikinaren sarreraren gainean du. Sakristia eraikinaren oinplano eta buruari ezkerraldean gehitu zaion pieza txiki batek osatzen du. Sarrera nagusia koruaren azpialdeko [[erdi-puntuko arku]]dun atarian du, eta beste sarbidea hegoaldeko [[fatxada]]ren erdian du, honetan dauden hiru leiho laukizuzenek elizaren barnealdea argiztatzen dute.
 
Santa Ana eta [[Ama Birjina]]ren irudiak [[erretaula]]ren erdian daude, eta heuren egite, antzinakotasun eta [[polikromia]] dela eta, ondare nabarmena osatzen dute. Irudi hau, [[1573]]an [[Flandria]]n eskuratu eta itsasoz Pasaira eramana izan zen.
 
Eraikinak egitura soila eta azalera zurbilak ditu, mantentze egoera egokian dago. Bere ezaugarri nabarmenea, mendi magalean egotean datza, [[Pasaiako portua]]ren mugimendua ederki ikus daiteken terraza zabal batean ezarria.
 
[[IrudiFitxategi:Pasai Donibane. Gipuzkoa, Euskal Herria.jpg|thumb|700px|centererdian|[[Pasai Donibaneko Alde Zaharra]], gainaldean, Santa Ana baseliza.]]
 
== Gaur egun ==
Gaur egun, praktiko eta pilotuek itsasontziak badiaren ahora lerrokatzeko baselizako dorreaz baliatzen dira. Urtero legez, baselizaren jaieguna uztailaren 26ean ospatzen da, Santa Ana egunez, baselizan meza nagusia ospatu eta bertaratu direnen artean salda banatuz.
 
Baselizaren atzealdean oraintxuki ireki berria den Santa Ana aterpea dago, [[Kostaldeko Done Jakue bidea]] burutzen ari diren erromesei ostatu emateko asmoz.