Sant'Angelo zubia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
7. lerroa:
Erdi Aroaren hasieran Neronen zubia oso egoera txarrean aurkitzen zen eta ''Pons ruptus'' ("zubi apurtua") ezizena hartu zuen. [[Vatikano]]ra zihoazen erromesek Hadrianoren zubi zaharra erabiltzeko joera hartu zuten. VI. mendean [[Gregorio I.a]] Aita Santuak zubia eta Hadrianoren mausoleoari izen berria eman zion, Sant'Angelo ("aingeru santua"), izan ere bazen kondaira bat gazteluaren gainean ingeru bat azaldu zela zioena eta honi esker izurrite baten amaiera iritsi zela.
 
[[San Petri basilika]]ra zihoazen erromesen kopurua handituz joan zen mendez mende eta 1450 urtean hainbestekoa zen jendea zubiaren zutabeek eutsi ezin eta behera erori zela. Erromes ugari hil ziren.
 
1535 urtean [[Klemente VII.a]]k ordainsari bat ezarri zuen zubin eta lortutako diruarekin eskulturak ezarri zituen: San Petri, San Paulo, lau ebangelistak, Adan, Noe, Abraham, Moises eta hainbat aingerurenak. Hurrengo mendeetan erabilera berri bat ere eman zitzaion, zubiaren ondoan zegoen Ponte enparantzan exekutaturikoen gorpuak ibaira jaurti ohi ziren bertatik.