Samson eta Dalila: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
11. lerroa:
}}
{{Izenburu etzana}}
'''''Sanson eta Dalila''''' [[Jose Etxenagusia]]ren margolan ospetsua da. 1887an egina. [[Itun Zaharra]]ren pasartea da [[Sanson]] eta [[Dalila]]rena baina Etxenagusiak garaiko [[orientalismo]] gustuaren arabera tratatu zuen.
 
== Gaia ==
Sanson [[Israel]]go epaileetariko bat izan zen, [[K. a. XII. mendea|K. a. XII. mendekoa]]. [[Epaileen Liburua|Epaileen liburuan]] azaltzen dira [[filistar|filistearren]] aurkako haren balentriak. Adats luzeak zituen eta, tradizioaren arabera, adats luze horiei esker zen hain indartsu. Israelen erresistentzia irudikatzen zuen Sansonek eta juduen itxaropena bihurtu zen. Maitale batek ordea, [[Dalila]]k, Sansonen indarra adats luzeetan zetzala jakin zuenean ilea moztu zion eta filistearren esku utzi zuen. Filistearrek begiak hustu zizkioten eta putzu-gurpil bati birak ematera kondenatu zuten. Denboraren poderioz ilea hazi zitzaion eta [[Dagon]]en tenplura jai batean erakusgai eraman zuten batean, zutabe batera hurbildu eta erauzi egin zuen. Filistear ugarirekin batera geratu zen lurperatuta.
 
Margolanean Sansonek Dalilari bere indarraren sekretua esaten ari zitzaion.
 
== Historia ==
Etxenagusia [[1886]]an hasi zen lan hau prestatzen, Madrilgo Erakusketa Nazionalean erakusteko asmoz. [[1887]]an bukatuta zeukan eta publiko orokorrari aurkeztu aurretik bere [[Erroma]]ko estudioan ikusgai egon zen arrakasta handia lortuz. Hala ere, erakusketan saririk jaso ez zuenez, Etxenagusia haserretu egin zen, eta, aurrerantzean, Espainiako lehiaketa nazionaletan parte ez hartzea erabaki zuen.
 
Margolana egin zuenean Jose Etxenagusiak hamar urte zeramatzan Erroman. Garai hartan Italian bizi ziren euskaldunen ([[Anselmo Ginea]], [[Ignazio Zuloaga]], [[Ignacio Díaz Olano]]) eta espainiarren artean pisu handia izan zuen. 1912an Erroman bertan hilko zen Etxenagusia.
 
== Margolanaren ezaugarriak ==
Tamainu handiko lana da hau. Bertan artistak ez zituen kolore asko erabili baina, hala ere, begi bistakoa da objektuen eta ehunduren kalitatea islatu nahi zuela. Lehen aipatu denez, orientalismo barruan kokatu daiteke artelan honen estiloa. Hori zela eta, artista espainiar askok izaera hori kritikatu zioten, hau da, nahiko [[biblia|biblikoa]] ez zela. Egia esateko [[Antzinako Egipto]]ko elementuak ikus daitezke lanean: atzealdeko dekorazioa, Dalilaren buruko apaingarriak, [[jeroglifiko]]ak, [[murko]]aren dekorazioa... Ez da harritzekoa zeren eta urte haietan Etxenagusiak, [[Anselmo Ginea]], [[Juan Luna]] eta [[Ramón Tusquets]]ek moduan, horrelako eszena asko margotu baitzituen.<ref>Mikel Lertxundi Galiana: ''Guía de Artistas Vascos''. Bilbo : Bilboko Arte Ederren Museoa, 2008, 29 eta 30 or.</ref>
 
Margolanean oso paralelismo bitxia ikus daiteke: Sansonen burua eta, azpian, alfonbra moduan dagoen leohiaren burua oso antzekoak dira. Modu batez Sansonen menpekotasuna eta heriotza iragartzen ari da. Orokorrean, luxua da nagusi. Lanaren erdigunea Sansonengan eta leohian zentratzen da, Dalila, modu batez, baztertua geldituz.
 
Ezkerrean, beheko izkinean, artistaren sinadura ikus daiteke.
34. lerroa:
 
== Kanpo loturak ==
* [https://www.museobilbao.com/eu/obras-comentadas/echenagusa-jose-89 Margolanari buruzko komentarioa Arte Ederren Museoaren webgunean.]
{{Autoritate kontrola}}
 
[[Kategoria:Jose Etxenagusiaren margolanak]]
[[Kategoria:Erretratuak]]