San Martzial baseliza (Irun): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Eraikin infotaula +Eraikin infotaula automatikoa)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
20. lerroa:
| webgunea =
}}
'''San Martzial baseliza''' [[Gipuzkoa]]ko [[Irun]] udalerrian dagoen [[ermita|baseliza]] bat da, hain zuzen ere [[Aldabe (Irun)|Aldabe edo San Martzial mendiamendian]]n dago. Irundarrek aski ezaguna, maitatua eta bisitatua den lekua da.
 
Espainia eta Frantzia arteko muga Gipuzkoa eta [[Lapurdi]] banatzen dituen [[Bidasoa]] ibaian finkatu zenetik ([[XV. mendea|XV. mende]] amaieran), oso posizio estrategikoan aurkitu izan da Aldabe mendia, horren ondorioz ugari izan direlarik haren inguruan izandako borrokak, ezagunenak [[1522]]<nowiki/>ko [[San Martzialeko gudua (1522)|San Martzialko gudua]] eta [[1813]]<nowiki/>ko [[San Martzialgo gudua (1813)|San Martzialgo bigarren gudua]], biak ala biak espainiarrek irabaziak. [[Konbentzio Gerra|Konbentzio Gerran (1793-1795)]] eta [[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Gerra Zibilean (1936-1939)]] ere izan ziren borrokak, azken kasu honetan 1936ko abuztuan eta iraileko lehen egunetan ([[Irungo gudua (1936)|Irungo gudua]]), matxinatuek mugara iritsi nahi zutelako eta holan zonalde errepublikarra isolatu.
 
== Historia ==
[[XVI. mendea|XVI. menderarte]] eta jatorriz Aldabeko Haitza izenez ezaguna zen. [[1522]]ko [[ekainaren 30]]an jazotako [[San Martzialeko gudua (1522)|San Martzialeko guduaguduan]]n [[Nafarroako Erresuma|nafar]] eta [[Frantziako Erresuma|frantziarren]] aurka lortutako garaipena oroitarazteko asmoz Gipuzkoako kapitain jeneral zen Beltrán de la Cueva [[gaztela]]rrak baseliza eraiki zuen. Beltrán de la Cuevaren lehenbiziko asmoz fraideentzako monasterio bat eraikitzea izan zen, baina Irungo herriak San Martzialen omenezko baseliza bat egitea eskatu zion, garaipen hura lortu zen eguneko santua baitzen, ordutik aurrera Aldabe mendiak San Martzial mendia izena jaso zuelarik. Mendi honetan izen berdineko Aldabe [[baserri]]a ere badago, [[XIX. mendea|XIX. mendeko]] arkitektur ondare oparoa zuelarik.
 
Antzinako baseliza hura [[1796]]an [[tximista]] batek kiskaldu eta sunstitu zuen, [[1804]] berreraikia eta bertan irudi berria ipini zelarik. Kanpoaldean, baselizaren hormari atxikitutako monumentu txiki bat dago, bertan, [[1899]]an mendira doan bidea eraikitzen lagundu zutenen izenak idatziak dauden koaderno bat gordetzen delarik. Era berean, San Martzialgo guduak oroitarazten dituen bi oroitarriz osatutako pinakulu bat ere badago. Zaharberritua izan ostean, [[1910]]an dorrea altxatu zen. [[Espainiako Gerra Zibila]]n zehar eraikinak berriz ere kalteak jasan zituen.