Salbuespen-egoera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Motak: Euskaltermen arabera izendatu eta loturak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Salbuespen egoera''' edo '''larrialdi egoera''' [[estatu]] bateko agintaritzak, arrazoi desberdinak direla medio, ezartzen duen egoera politiko berezia da. Salbuespen egoerak ofizialki ezartzen dira, dekretu edo bestelako ebazpen baten bidez. Neurri hori hartzeko arrazoiak edo aitzakiak desberdinak izan daitezke: natur hondamendiak, ordena mantentzeko ezintasuna, gerra zibila, inbasioa edota horietako bat gertatzeko arriskua, besteak beste.
 
Salbuespen egoera batean, estatuak bere legedian jasotzen diren hainbat eskubide ([[adierazpen askatasuna]], manifestazio eskubidea, etab.) bertan behera uzten ditu. Halaber, estatuaren lurraldearen barne kontrola [[armada]]k hartzen du bere gain.
 
[[Frankismo]] garaian [[Espainia|Espainiar Estatuak]] [[Gipuzkoa]] eta [[Bizkaia]]n hainbat alditan ezarri zuen.