Jan Ullrich: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
→‎Bizitza: bere bizitzaren beste lorpen batzuk azaldu ditut. 1999 espainiako itzulia eta 2000ko olimpiadak
21. lerroa:
 
Tourreko lehenengo erlojupeko esanguratsuan, 12. etapan, Ullrich-ek 3 minutuko aldea atera zion sailkapeneko bigarren postuan zegoen Virenque-ri, zeina bere aurretik abiatu zen erlojupekoan. Egun batzuk geroago, [[Alpe D'Huez]]-eko etapan erasoa jo zuen [[Marco Pantani]]-k, baina igotzaile italiarrak 47 segundoko aldea lortu zuen Ullrich-ekiko, sailkapen nagusian alemaniarrak zeukan errenta 9 minutukoa zelarik. [[Morzine]]-ko etapan berdina egin zuen Pantani-k, kasu honetan garaipena lortuta, baina Ullrich-ek ez zuen denbora galera handirik izan. Lasterketako azken erlojupekoan [[Abraham Olano]] euskalduna nagusitu zen eta Ullrich-ek bere nagusitasuna erakutsi zuen Virenque-rekiko denbora gehiago lortuz. Hurrengo egunean Tourreko garaile bezala azaldu zen [[Paris]]en, 23 urte zituelarik.
 
'''1999ko Espainiako Itzulia'''
 
1999an belaunean lexio bat izan zuen eta ezin izan zuen Frantziako Tourrera joan. Horregatik, udan munduko txapelketarako entrenatzen hasi zen. Entrenemendu ona zelakoan Espainiako Itzulira joan zen. Bertan, bere taldekida, Erik Zabel, laguntzen egon zen lehenengo etapetan. Gero, etapa gogor bat irabazi zuen 22 txirrindulari zeuden talde batean. Olano, bigarren egindakoa, etapa hartan lider jarri zen, eta erlojupekoan denbora gehiago atera zuen Ullrichekiko. Pirinoetan Olano huts egin zuen eta Igor gonzalez Galdeano irabazi zuen etapan Ullrich aurrera egin zuen, lider jarriz. Etapa hori eta 1997ko Tourrean lider jarri zen etapa oso gertu daude, Pirinioetan. Azken erlojupekoa irabazi zuen eta, horrela, garaile izan zen askenean.
 
'''2000ko olimpiadak'''
 
Bertan jokatzen zituen bi espezialitateetan dominak lortu zituen. Urrezko domina errepidean, helmugara bakarrik helduz, eta zilarrezkoa erlojupekoan.
 
=== Erretiroa ===