Pinu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
19. lerroa:
 
=== ''Pinus halepensis'' ===
Pinu autoktono bat da. Euskal Herrian, '''Aleppo Pinua''' modura izendatzen da. 20 metrotara iristen den zuhaitza da, orokorrean enbor okertua duena eta azal eta adar zurixka edo grisaxkak dituenak. Hostoak binaka ateratzen zaizkio. Oso fin eta luzeak dira[[Azikula|, azikula]] itxura dute eta gehienetan 6-10 cm luze eta 1 mm lodiera dute, nahiz eta batzuetan txikiagoak izan. [[Pinaburu]] txikiak ditu, 4-8 cm-takoak, eta 1-2 cm luzeera duen txorten lodi batez daude lotuta. Pinaburuen moduan, [[Pinazi|pinaziak]] txikiak dira ere eta hego txiki moduko bat dute, haien sakabanaketa errazteko behin pinaburuak heldu bihurtu eta irekitzen direnerako. Hala ere, ale helduek beste urteetako pinaburu lehorrak edukitzen dituzte haien adarretan, beste pinu espezie batzuengandik bereizten laguntzen duena.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Pinus halepensis|hizkuntza=es-ES|url=http://www.arbolapp.es/especies/ficha/pinus-halepensis/|aldizkaria=Arbolapp|sartze-data=2019-03-19}}</ref><gallery>
Fitxategi:Pinus halepensis, Castries, Hérault 01.jpg|''Pinus halepensis'' pinua
 
</gallery>Hazkuntza azkarra dauka eta 250 eta 300 urte artean bizi daiteke.
 
Bere loreak sexubakarrekoak dira eta ez dute aurkezten ez [[Kaliz (botanika)|kaliz]] ezta [[Korola|korolarik]] ere. Zuhaitz batean lore ar eta emeak aurki daitezke, martxoa eta maiatzaren artean irekitzen direnak. Lore emeak itxura oboideko egitura larrosetan antolatzen dira, pinaburu txikien antza dutenak. 5 eta 8 mm arteako tamaina izaten dute eta kono edo estrobilo bezala ezagutzen dira. Lorearen ar bakoitzak ere estrobilo bat eratzen du. Kono arrak luzeagoak dira eta hori kolorekoak, 10-12 mm-ko luzera dute eta taldeka agertzen dira adarren punta apikalean. Ireki eta [[Polen|polena]] askatzen dutenean, sufrezko euritea deritzon fenomeno bat sortzen dute, normalean apirilean ematen dena. [[Polinizazio|Polinizazioa]] eta pinazien hedapena haizearen bidez ematen da.
 
Haziei pinazi deritze eta zurezko estalki bat daukate kanpoaldean. Pinaburuen barnean babestuta daude, itxura konikoa dutenak eta 6-12 cm luze dutenak behin hazteari uzten diotenean. Pinaburuak marroi kolorekoak dira behin haien heldutasunera iritsi direnean, eta behin ireki eta pinaziak askatzen dituztenean, zuhaitzean mantentzen dira urte batzuetan zehar deskonposatu arte. Pinaziak askatzen ez dituzten pinaburuak itxxita mantendu eta kolore grisa hartzen dute.<gallery>
Fitxategi:Pinus halepensis g2.jpg|Pinaburu gaztea
</gallery>
 
==== Ekologia ====