Borgoinako Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «'''Borgoinako Gerra''' (14741477) Borgoinako Dukerriaren eta Suitzako Konfederazio Zaharraren arteko gatazka izan zen. Gerran, Borgoinako dukea zen Karlos Iz...»
 
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Borgoinako Gerra''' ([[1474]]–[[1477]]) [[Borgoinako Dukerria]]ren eta [[Suitzako Konfederazio Zaharra]]ren arteko gatazka izan zen. Gerran, Borgoinako dukea zen [[Karlos Izukaitza]] hirutan garaitu zuten eta, azkenean, hil, [[Nancyko gudua]]n 1477an. Borgoinako Dukerria eta haren menpeko beste lur asko [[Frantzia]]ren menpera pasa ziren, eta [[Borgoinako Herbehereak]] eta [[Franche-Comté]], berriz, Karlosen alaba zen [[Maria Borgoinakoa]]k jaso zituen oinordetzan, eta, haren bidez, [[Habsburgo]] etxera pasa ziren, [[Maximiliano I.a Habsburgokoa|Maximiliano I.a]] [[Erromatar-Germaniar Imperio Saindua|enperadorearekin]] ezkondu baitzen.
 
Borgoinako dukeek, aurreko mendean, lortu zuten bere boterea nagusitzea [[Erromatar Germaniar Inperio Saindua]]ren eta Frantziaren artean. Haien menpean zituzten, jatorrizko Franche-Comtéaz eta Borgoinako Dukerriaz gain, [[Flandria]], [[Brabante]] eta [[Luxenburgo]] eskualde aberatsak ere. Iparraldeko eta hegoaldeko lurraldeak lotu nahian, Borgoinako dukeek politika erasokorra eraman zuten [[Alsazia]] eta [[Lorrena]] bereganatzeko. Horrek eragin zuen gatazkak izatea Frantziarekin (Borgoinak [[Ingalaterra]]ren alde egin zuen [[Ehun Urteko Gerra]]n), eta, Karlosen garaian, Habsburgo etxearekin.
 
 
 
[[Kategoria:Suitzako historia]]