Zamakolada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne lotura zuzenketa: Abandoko elizatea
No edit summary
15. lerroa:
1801-1804 bitartean bilbotarrek afera ilunetan nahasi nahi izan zuten Zamakola; 1804an Bilboko Kontsuletxeak portu berriaren gaineko jurisdikzioa eskatu zuen baina, urte bereko ekainean, Madrilgo Errege Agindu batek berretsi zuen, Zamakolak eginiko jestioen ondoren, portu berriaren izaera autonomoa. Madrildik itzuli ondoren, Zamakolak derrigorrezko soldadutzari oztoporik ez jartzeko eskatu zien, ordainez, batzarkideei. Soldadutza egitea [[Hego Euskal Herriko foruak|foruen]] kontrakoa zen, baina, hasiera batean batzarkideak guztiz konforme egon ez arren, azkenean onartu egin zen. Herri xeheak ez zuen bidegabekeria hura onartu, eta Zamakolaren aldeko junteroak laster konturatu ziren Madrilek portuaren alde emanikoak ezer ez zirela foru-hauste handi haren ondoan. Herritarrak, beraz, ez zeuden ados, batez ere bizkaitar gazteak. Eskakizunak sortutako haserrea [[Bizkaiko jaurerria|jaurerri]] osora zabaltzen joan zen.
 
[[Fitxategi:ManuelFrancisco de Goya - Godoy Spaincomo general - Google Art Project.jpg|thumb|260px|[[Manuel Godoy]], [[Francisco Goya|Goyaren]] 1801eko margoan.]]
 
[[1804]]ko [[abuztuaren 17]]an hasi zen matxinada [[Begoñako errepublika|Begoñako]] herrian; [[Jose Nicolas Batiz]] bertako fiela eta Zamakolaren lagun handia hartu zuten preso, eta Zamakolak Diman babestu behar izan zuen. Begoñako jendeak [[Abandoko elizatea|Abandora]] eta Bilbora jo zuen eta, arazo handirik gabe, armak hartu zituzten bertan.