Langile autonomo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
109. lerroa:
Azkenik, 2015eko irailaren 10-ean, Gizarte Ekonomia eta Langintza Autonomoa Sustatzeko Legea argitaratu zen. 2015eko urriaren 10ean sartu zen lege hau, eta bertan zenbait neurri ezartzen dira; esate baterako, langile autonomoak 9 hilabetez langabezia-saria jasotzeko aukera izatea edo langabezia-saria berriro jasotzen hasteko eskabidea egiteko epea luzatzea, 5 urtera arteko luzapena ezarriz. Beti ere, autonomo gisa aritzen  badira, sari hura kobratzeari utzi izan bazaio.
 
=== '''6/2017 Legea, urriaren 24koa, Lan Autonomoaren Presako Erreformena''' ===
Lege honen bidez zenbait erreformatan sakontzen da, halako langileentzat errazagoa izan dadin jarduera ekintzailea garatzea. Zortzi titulu ditu, baita zazpi xedapen gehigarri, xedapen indargabetzaile bat eta hamahiru azken xedapen ere.
 
I. tituluan, langile autonomoen Gizarte Segurantzako kotizazioa errazteko eta administrazio-kargak gutxitzeko neurriak jasotzen dira. II. tituluan, langile autonomo berriei 50 euroren kuota murriztua hamabi hilabetera arte luzatuko zaiela ezartzen da, eta onura hori lehendik baziren beste batzuekin batera aurreikusten da. III. tituluak langile autonomoen lan-bizitza eta familia bateragarri egiten laguntzeko neurriak garatzen ditu.  IV. tituluak, berriz, langile autonomoen eskubide kolektiboak hobetzen ditu. V. tituluaren bidez, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga aldatzen da. VI. tituluak langile autonomoen kotizazioa hobetzeko neurriak garatzen ditu. VII. tituluan, langile autonomoen enplegurako lanbide-heziketa hobetzeko neurriak jasotzen dira, eta VIII. tituluaren bidez, langileak parekatzen dira, laneko in iínere istripuen ondoriozko gertakariei dagokienez.
 
<br />