Langile autonomo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialdetik eduki guztia ezabatzen
No edit summary
1. lerroa:

== '''Langile autonomoak''' ==

=== Langile autonomoen definizioa: ===
Erregimen Bereziaren arabera, bere konturako langilea edo langile autonomoa hauxe izango da: dirua egiteko jarduera ekonomiko zuzena, ohikoa eta pertsonala burutzen duena, nahiz eta lan kontraturik ez izan eta beste pertsona batzuen zerbitzu ordaindua erabili, enpresa indibiduala edo familiarraren jabe izan edo ez.

Kontrakoa frogatzen ez bada, interesduna bere konturako langiletzat edo langile autonomotzat hartuta izango da, honek jabe , errentari, usufruktu gisa edo antzeko beste era batetan establezimendu baten titulartasuna badu.

=== Langile autonomoak direnak: ===

Zeintzuk sartzen dira? Gizarte Segurantzaren arabera, hurrengo hauek sartzen dira langile autonomoen definizioaren barruan:

# Normalean, modu pertsonal eta zuzenean eta lan kontratu bati lotu gabe, irabazizko jarduera ekonomikoa egiten duten 18 urtetik gorako langileak.
# Langile autonomoarekin normalean, modu pertsonal eta zuzenean, soldatarik gabe lanean aritzen den ezkontidea eta odol-ahaidetasun, ezkontza-ahaidetasun edo adopziozko bigarren mailarainoko senideak barne (Langile Autonomoen Sistema Bereziaren langileen kasuan, hirugarreneraino).
# Liburu idazleak.
# Ekonomikoki menpeko langile autonomoak, uztailaren 11ko 20/2007 Legearen II Izenburuaren III Atalak azaltzen dituena.
# Espainiako lurraldean bizi eta euren jarduera legalki gauzatzen duten langile autonomo atzerritarrak.
# Norbere konturako lan egiten duten profesionalak, euren lanak Langile Autonomoen Erregimen Berezian sartuta dagoen taldearen Profesionalen Elkargoan sartzea eskatzen dietenean.
# Norbere konturako lan egiten duten profesionalak, euren lanak Norbere Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Erregimen Berezian sartuta ez dagoen taldearen Profesionalen Elkargoan sartzea eskatzen dietenean, honako berezitasun hauekin:

Elkargoko kide den profesionalak bere jarduera 1995eko azaroaren 10 eta 1998ko abenduaren 31 artean hasi balu, Erregimen Berezi horretan alta emateko 1999ko lehen hiruhilekoan eskatu behar zuen, egun horren aurretik galdarria izan ez balitz, eta ondorioak eskaera egin zen hilabetearen hasieratik izanez. Aipatutako epean eskatu izan balitz, atzeratutako alten ondorioak araudiak ezarritakoak izango dira, jardueraren hasiera data 1999ko urtarrilaren 1ean ezarriz.

Aurreko paragrafoetan ezarritakotik kanpo, Norbere Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Erregimen Berezian ez dute alta eman beharrik, dagokien Profesionalen Elkargoak ezarrita izan zezakeen Aurreikuspen Sozialeko Mutualitatean sartzea aukeratu duten edo zuten elkarteko kideek, beti ere, aipatutako Mutualitatea 1995eko azaroaren 10 baino lehen sortu zenetako bat bada. Eskubidea izan arren, interesaduna Mutualitatean sartzen ez bada, etorkizunean ez du horretarako aukerarik izango.

# Sozietate erregular kolektiboetako eta sozietate komanditarioetako industria-bazkideak.
# Elkarlanerako Kooperatibetako bazkide langileak, euren estatutuetan erregimen hori hautatzen dutenean. Kasu horretan, Erregimen Berezian sartzeko gutxienez 16 urte izan behar dira.
# Erkideak edo ondasun erkidegoetako eta sozietate zibil irregularren bazkideak.
# Zuzendari lanak eta kontseilari edo administratzaile karguak betetzeak dakarren gerentzia lanak egiten dituztenak, edo, normalean eta modu pertsonal eta zuzenean, merkataritzako sozietate kapitalista bati irabazizko bestelako zerbitzuak eskaintzen dizkiotenak, beti ere, horren zuzeneko edo zeharkako kontrol eraginkorra dutenean. Egoera hori langilearen jarduerek edo parte hartzeek, gutxienez, kapitalaren erdia ekartzen dutenean ulertuko da.

Aurkako frogarik ez badago, langileak sozietate kontrolatzen duela pentsatuko da hurrengo baldintzetako batzuk betetzen direnean:

* Gutxienez, bere zerbitzuak eskaintzen dizkion sozietatearen kapitalaren erdia, berarekin bizi diren eta ezkontide eta odol-ahaidetasun, ezkontza-ahaidetasun edo adopziozko ahaidetasuna duten bazkideen artean banatuta izatea.
* Bere partaidetza kapital sozialean, horren herenaren parekoa edo handiagoa izatea.
* Zuzendari edo gerentzia lanak egiten baditu, bere partaidetza kapital sozialean horren laurdenaren parekoa edo handiagoa izatea.

Aurreko baldintzak betetzen ez diren kasuetan, Administrazioak, edozein frogabide erabiliz, langileak sozietatearen kontrola duela erakutsi ahal izango du.

* Lan sozietateetako bazkide langileak, eurekin bizi diren eta ezkontide eta odol-ahaidetasun, ezkontza-ahaidetasun edo adopziozko senideekin, bigarren gradura artekoak, kapital sozialean duten partaidetza, gutxienez, ehuneko berrogeita hamarrera iristen denean, sozietatea kontrolatzeko familiaz kanpoko pertsonen parte hartzea beharrezkoa dela egiaztatzean izan ezik.

=== '''Langile autonomoak ez direnak:''' ===

Zeintzuk ez dira sartzen? Gizarte Segurantzaren arabera, hurrengo hauek langile autonomoaren definiziotik kanpo geratzen dira:

Erregimen Berezi horretan ez dira sartuko norbere konturako langileak edo langile autonomoak euren jarduerek Gizarte Segurantzako beste erregimenetan sartzea dakartenean.

=== '''Langile autonomoen ezaugarri nagusiak:''' ===

* Bazkide kopurua: Pertsona bakarra
* Kapitala: Ez da gutxieneko legezko kapitala existitzen. Autonomo bezala alta emateko ez da beharrezkoa gutxieneko capital baten ekarpen bat egitea ezta eraketa idazketa publikoa burutzea.
* Erantzukizuna: Mugagabea. Enpresari indibidualak direnez, momentuan dituzten eta etorkizunean izango dituzten  ondasun guztiekin erantzungo dute haien enpresaren kudeaketatik sortutako erantzukizunei, merkataritza-odarea edo pertsonala bada ere.
* Zerga-sistema: PFEZ. Autonomoei PFEZ (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga) aplikatzen zaie zergak ordaintzeko eta izendapen kortzial zehatz bat erabili dezakete.

=== '''Langile autonomo motak:''' ===

Langileen jardueraren arabera, langile mota desberdinak daude. Alde batetik, nork beren kontura lan egiten duten langileak; eta bestetik, menpeko langile autonomoak. Azkenengo talde honetan sei langile autonomo desberdin aurki ditzakegu Gizarte Segurantzaren Erregimenaren barruan. Hauek guztiak, Gizarte Segurantzan berdin kotizatzen dute eta arau berdinak dituzte; baina hauek desberdintzen dituena jarduera desberdinak dira:

# ''Langile autonomoak'': enpresari txikiak direnak eta beraien negozioak aurrera eramaten dituztenak.
# ''Autonomo profesionalak:'' Talde honen barruan kolegiatuak eta ez kolegiatuak aurkitzen dira.
#* Kolegiatuen barruan, medikuak, abokatuak edota psikologoak aurki ditzakegu talde honetan; eta batzuetan ez dute autonomoen eraentzan kotizatzen, baizik eta Profesionalen Elkarteen mutualitatearen bidez.
#* Kolegiatuak ez diren taldearen barruan; adibidez honako hauek aurki ditzakegu: itzultzaileak, programatzaileak edota diseñatzaileak.
# Negozioaren tamainaren arabera, autonomo hauen menpe langileak kontratatu ditzakete, baina gehienak etxean egiten dute lan eta beraiek bakarrik. Autonomo profesional hauek “freelance” ere deritzo.
# ''Sozietatekoak:'' negozio handiak dituztenak dira eta bere menpe langile ugari izaten dituzte edota sozietateak eraikitzen dituzte.
# Sozietatearen barruan gehiengoa  izaten dute eta administratzaile bezala jarduten dute.  Hala ere, autonomoen eraentzan kotitzatzen dute.
# ''Menpeko langile autonomoak:'' bere diru-sarreren % 75 edo gehiago bezero bakarretik lortzen duena.
# Autonomo hauek bezeroarentzat egiten dute lan eta hauen menpe daude, gutxienez lan-errendimenduko eta jarduera ekonomiko edo profesionalaren %75-ean. Horrez gain, honako baldintza hauek bete beharko dituzte: Hirugarren baten jarduerak egiteko beste konturako langilea bere kontura ez kontratatzea edo azpikontratatzea. Bere jarduera era desberdindugabean bezeroen kontura egiten dituzten langileekin ez egitea. Jarduerarentzat beharrezkoak diren azpiegitura emankor eta berezko materiala edukitzea, jarduera horiek ekonomikoki nabarmenak direnean. Berezko irizpide antolatzaileekin jarduerak garatzea, bere bezeroen argibide teknikoei kalterik egin gabe. Jardueraren emaitzaren arabera kontraprestazio ekonomiko bat jasotzea, bezeroekin itundutakoarekin bat eginez eta arriskuak bere gain hartuz.
# ''Nekazal autonomoak:'' Nekazal jardueretan egoten diren autonomoak dira, eta Gizarte Segurantzan sistema  berezi bat dute.
# ''Beste autonomo mota batzuk:''
#* Kolaboratzaileak: ezkontieak eta senideak dolkidetasunaren obigarren mailaraino.
#* Kooperatiben bazkide langileak, non autonomo gisa kotizatzea erabaki duten.
#* Bazkide industrialak.

=== '''Ze arautegi aplikatzen zaie langile autonomoei?''' ===

* Merkataritzako kodea (merkataritza-materian)
* Kode Zibila (eskubide eta obligazioen materian)
* 20/2007ko Legea, uztailaaren 11koa, langile autonomoen Estatutua
* 197/2007ko Errege Decjretua eta 14/2013ko Legea, empresa-sortzaileei eta haien intarnalizazioari laguntzazkoa.

'''Langile Autonomoaren Estatutua:'''

Langile Autonomoaren Estatutua 2007.urtean sortu zen langile autonomoek besteren konturako langileen eskubide berdinak izan ditzaten. Lege honetan hainbat berrikuntza sortu zituzten. Alde batetik, menpeko langile autonomoak sortzea eta, beste aldetik, autonomoek langabezia kobratzeko aukera izatea.

Lege honek hainbat aldaketa izan ditu:

* 4/2013ko Errege Lege dekretua onartu zen eta hileko 50 euroko tarifa finkoa izatera igaro zen.
* Gizarte Ekonomia eta Langintza Autonomoa Sustatzeko Legea onartu zen, eta bertan, hainbat neurria ezarri zituzten; adibidez, 9 hilabetez langabezia jasotzeko aukera izatea.

Hala ere, marko juridikoak aldaketa batzuk jasan ditu urteetan zehar. 2010.urtean autonomoen langabezia-sarirako kotizazioak arautzen dituen legea sortu zuten.

Bestalde, 2007tik 2015era bitartean, Langile Autonomoaren Estatutuak aldaketa txiki batzuk izan ditu, batez ere gaur egungo egoerari egokitzeko asmoarekin; izan ere, gaur egun gero eta pertsona gehiago ausartzen dira negozio propioa eratzera; esate baterako.

Bestetik, 4/2013 Errege Lege Dekretua onartu zuten, langile ekintzaileak laguntzeko neurriei buruzkoa dean eta hazkunde bizkortzeari eta enplegua sustatzeari buruzkoa dena. Bertan, hileko 50 euroko tarifa finkoa onartu zen, 30 urtetik beherakoei dagokienez; geroztik, 2013ko irailean emandako Ekintzaileen Legearen bitartez, tarifa hori aldatu egin zen.

Azkenik, 2015eko irailaren 10ean, Gizarte Ekonomia eta Langintza Autonomoa Sustatzeko Legea argitaratu zen. 2015eko urriaren 10ean sartu zen lege hau, eta bertan zenbait neurri ezartzen dira; esate baterako, langile autonomoak 9 hilabetez langabezia-saria jasotzeko aukera izatea edo langabezia-saria berriro jasotzen hasteko eskabidea egiteko epea luzatzea, 5 urtera arteko luzapena ezarriz. Betiere, autonomo gisa aritzen  badira, sari hura kobratzeari utzi izan bazitzaion.

=== '''Langile autonomoen babes soziala:''' ===

Autonomoak Gizarte Segurantzako autonomoen eraentzaren barruan kokatzen dira, eta horregatik, hainbat laguntza izaten dituzte. Honen barruan, osasun-laguntza izaten dute eta prestazio ekonomikoak jasotzen dituzte. Hau guztiaz gain, langile autonomoak elkartzeko eskubidea ere badute.

=== '''Langile autonomoen betebeharrak:''' ===

* Langile autonomoek beraiek egindako kontratuak bete beharko dituzte, legea errespetatuz eta fede onez jokatu behar dute.
* Osasun eta laneko segurtasunaren inguruko neurriak bete beharko dituzte.
* Autonomoen Eraentzan afiliatu, altak eta bajak jakinaraztea eta bertan kotizatzea.
* Legeak ezartzen dituen fiskalitateko eta zergadun betebeharrak betetzea.
* Deontologiaren arauak betetzea
* Legeak ezarritako beste betebehar batzuk betetzea.

=== '''Langile autonomoen eskubideak:''' ===

# Osasun-zerbitzuak: Langile autonomoak beste edozein langile motak dituen eskubideak izango ditu. Gizarte Segurantzak zerbitzuak, medikamentuak, tratamentuak eta amatasuna babesten ditu.
# Aldi baterako ezgaitasuna: gaixotasunagatik edo istripu batengatik langileren batek hamabi hilabetez bajan egon behar badu, diru-laguntzak jasotzeko eskubidea izango dute.
# Amatasun laguntza: amatasun egoeran dauden beste edozein langile bezala izango ditu eskubideak. Hau da, amatasunagatiko baja izateko eskubidea izango dute. Gizarte Segurantzaren %100 jaso dezakete.
# Ezintasun iraunkorreko pentsioa: Langile baten ohiko jarduera egiten jarraitu ezin dutenek biziarteko pentsioa jaso dezakete.
# Erretiroa izateko eskubidea: jarduera profesionala iraun zuen bitartean kotizatutakoaren proportzionala izango da. Baina langile autonomoen pentsioak baxuagoak dira. Baina erretiro aurreratua izateko errastasun gehiago izaten dituzte.
# Heriotza edo biziraupeneko prestazioa: Eraentza Orokorreko edozein langilek  duen eskubidea izango dute. Gainera, heriotza, alarguntza eta zurztasunagatiko laguntza jaso dezakete.
# Desenplegua: Europor Batasuneko beste herrialdekoekin alderatuz gero, Espainian autonomoak desenplegua jaso dezakete.

=== '''Langile autonomoen bilakaera:''' ===

Gizarte Segurantzako datuen arabera, krisiak eragina izan du autonomoen gain; izan ere, 2008tik gaur eguna arte, %8,60 autonomo gutxiago daude. 2013.urtetik suspertzen ari da eta 2014.urtean biztanleriaren %19 autonomoak izatera bilakatu zen. Horrela, Gizarte Segurantzan altak eta bajak handituz joan dira; eta nekazal autonomoak izan dira  kaltetuenak.

Gaur egun 3,2 milloi autonomo daude Gizarte Segurantzaren erregimen desberdinetan. Horietatik, %11,8ak nekazaritzan aritzen du, %4,4ak industrian, %10,8ak eraikuntzan eta %73ak zerbitzu sektorean.

Bestetik, kopuru horren %65,2a gizonak dira, eta %34,8a emakumeak. Gainera, %71,9a 40 urte baino helduagoak dira.

=== '''Langile autonomoak Gizarte Segurantzan kotizatzeko sistema:''' ===

2018an %29,80 kotizazio tipo minimoa zegoen eta bakarrik kontingentzia arruntengatik kotizatzen zen. Gaur egun, 2019.urtean, %30eko beharrezko tipoa erabiltzen da, eta honako hauek sartzen dira:

* Kontingentzia arruntagatik: %28,30
* Kontingentzia profesionalagatik: %0.9
* Jarduera etetzeagatik: %0,7
* Formazio profesionalagatik_ %0,1
* Guztira: %30,00.

Horrez gain, 2022rako tipoa %31-ra iristea espero da. Azaldutakoa jarraituz, langile autonomoen kotizazio minimoa hileko 283,3 euroko izango da, eta sozietateko autonomoak hileko 364,22 euro. Lehen aipatutakoa aplikatuz, igoera hileko 5,36 eurokoa izango da, urteko 64 euro; aldiz, sozietateko autonomoak 6,89 euroko igoera izango dute hilean eta urtean 82 euroko igoerarekin.