Presio atmosferiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua osatzen ari naiz oraindik.
Oraindik artikulua osatzen ari naiz.
33. lerroa:
 
=== Barometro aerobioak ===
Neurgailu hauek likido bat dute hodi batean, halako moldez non likidoaren bi gainazaletako bat airearekin kontaktuan dagoen. Hain zuzen, “aerobio” (aero- + -bio) adjektiboak horixe esan nahi du, hots, likidoak atmosferako airearen presioa ukipen zuzenez hartzen duela. Horrelakoak dira, adibidez, aurreko Torricelliren barometroa eta Boyle-ren sifoi-barometroa. Normalean, hodi barruko likidoa merkurioa izan ohi da.<ref>{{Cite web|url=https://sailandtrip.com/presion-atmosferica/|izenburua=Presión atmosférica; qué es y como se mide|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=gaztelania|formatua=}}</ref>[[Fitxategi:Baro 7.png|ezkerrera|thumb|195x195px|Bourdon-en barometroa]]
 
=== Barometro anaerobioak ===
[[Fitxategi:Baro 7.png|ezkerrera|thumb|195x195px|Bourdon-en barometroa]]
[[Fitxategi:Dosen-barometer.jpg|thumb|181x181px|Barometro anaerobio modernoa.]]
Barometro hauek ez dute likidorik erabiltzen baizik eta hermetikoki itxita dagoen kutxa edo esparru metaliko bat, zeinean airea hustu den partzialki; barrunbe metaliko horrek gainazal bat atmosferako airearekin kontaktuan dauka, eta gainazal hori deformatu egiten da elastikoki presioaren eraginez. Gainazalarekin konektaturik, sistema mekaniko bat dago, presioaren aldaketengatik sorturiko desplazamenduak anplifikatzeko, eta horrela paper milimetratu batean erregistra daitezke edo pantaila batean agertu. [[Lucien Vidie]]-k (1805-1866) asmatu zuen barometro hau 1844an eta geroago [[Eugène Bourdon]]-ek (1808-1884) hobetu zuen 1849an. Barometro aneroideak ez du merkuriorik eramaten eta [[nabigazio]]an erabiltzen dena da.<br />
<br />
<br />
== Presio atmosferikoaren aldaketa ==
Atmosferaren izaeran eragiten duten zenbait faktore direla eta (airearen konposizioa, tenperatura...), puntu geografiko jakin bateko presio atmosferikoa etengabe ari da aldatzen. Horrez gain, tokitik tokira ere aldatzen da, dela norabide horizontalean zein bertikalean. Aldaketa horiek zein diren eta nola gertatzen diren ulertzea funtsezkoa da metereologoek beren iragarpenak egin ahal izateko, eta klima nola aldatzen den aztertzeko.
=== Altitudearen araberako aldaketa ===
 
Puntu geografiko jakin batean gaudela, norabide bertikala kontuan izanik, presio atmosferikoa txikiagotu egiten da altitudea handiagotu ahala. Batez beste, esponentzialki txikiagotzen da, gutxi gorabehera hamar bat aldiz <math>\text {16 km}</math> bakoitzeko; edo gauza bera dena, erdira jaisten da <math>\text {5.500 m}</math> bakoitzeko. Horrexegatik da posible presio atmosferikoaren bidez atmosferako puntuaren altitudea kalkulatzea (gutxi gorabehera, hori bai), eta horixe da [[aeronautika]]<nowiki/>n eta [[alpinismo]]<nowiki/>an erabiltzen diren altimetroen funtsa.
 
111 ⟶ 108 lerroa:
 
=== Aldaketa horizontala, Lurreko koordenatu geografikoaren arabera     ===
[[Fitxategi:Pression moyenne niveau de la mer djf.png|thumb|330x330px|Urtean zeharreko batez besteko presio atmosferikoa itsas mailan.]]
Meteorologoek arreta handiz aztertzen dituzte presio atmosferikoaren aldaketa horizontalak, horren bidez eragile meteorologikoak kokatu eta haien jarraipena egiteko. Horretarako, lehenik eta behin, presio bereko puntu geografikoak biltzen dituzten lerro isobarikoak (edo isobarak) definitzen dituzte grafikoki, eta horien bidezko mapa meteorologikoak eginez, ''antizikloi'' eta ''borraska'' izenez ezagutzen diren atmosferako eskualde nagusiak zehazten dituzte.
 
==== Isobarak ====
[[Fitxategi:Fuerzas baricas.jpg|thumb|330x330px|Gure inguruko isobara-mapa bat. Lerro isobariko bakoitzak presio atmosferikoaren balioa dago idatzita. Behealdean antizikloia eta goialdean depresioa.]]
''Isobara'' edo ''lerro isobarikoak'' mapa meteorologikoetan marrazten diren lerro itxi bereziak dira, itsas mailako erreferentzian presio atmosferiko bereko puntu geografikoak biltzen dituztenak; bestela esanda, presio atmosferiko bereko puntuen [[Leku geometriko|leku geometrikoak]] dira''.'' Isobara bakoitzeko puntuei dagokien presioa idatzita jartzen da mapa meteorologikoetan; eta isobaren gainean gezi direkzionalak marrazten dira, airea norantz higitzen den adierazteko
 
120 ⟶ 117 lerroa:
[[Antizikloi]] deritze itsas mailako erreferentzian presio atmosferiko normala baina presio handiagoko eskualdeei, hots, <math>1013 \text { hPa}</math> baino presio handiagoko isobarak biltzen dituztenei. Mapa meterorologikoetan <math>\text {A}</math> letraz sinbolizatzen dira, letra hori eskualde antiziklonikoaren erdigunean jarrita. Erdigunearen inguruan ageri dira modu zentrokidean marraztuta isobarak, zenbat eta erdigunetik aldenduago hainbat eta presio txikiagoa adieraziz. [[Ipar hemisferio|Ipar Hemisferioa]]<nowiki/>n, antizikloien inguruko isobaren geziak orientaturik dago erdigunearen inguruko higidura erlojuen orratzen noranzko berean. [[Hego Hemisferio]]<nowiki/>ko antizikloietan noranzkoa alderantzizkoa da, hau da, erlojuen orratzen higiduraren kontrakoa. Oro har, antizikloiak eguraldi lehorrarekin elkarturik egoten dira.
 
<nowiki/><nowiki/>[[Fitxategi:Pression moyenne niveau de la mer djf.png|thumb|330x330px|Urtean zeharreko batez besteko presio atmosferikoa itsas mailan.]][[Depresio (meteorologia)|Depresio]] edo [[Depresio (meteorologia)|borraska]] deritze itsas mailako erreferentzian presio atmosferiko normala baina presio txikiagoko eskualdeei, hots <math>1013 \text { hPa}</math> baino presio txikiagoko isobarak biltzen dituztenei. Mapa meterorologikoetan <math>\text {D}</math> edo <math>\text {B}</math> letraz sinbolizatzen dira, letra hori eskualdearen erdigunean jarrita. Erdigunearen inguruan ageri dira modu zentrokidean marraztuta isobarak, zenbat eta erdigunetik aldenduago hainbat eta presio handiagoa adieraziz. [[Ipar hemisferio|Ipar Hemisferioa]]<nowiki/>n, borrasken inguruko isobaren geziak orientaturik daude erdigunearen inguruko higidura erlojuen orratzen aurkako noranzkoan. [[Hego Hemisferio]]<nowiki/>ko antizikloietan noranzkoa alderantzizkoa da, hau da, erlojuen orratzen modukoa. Oro har, borraskak eguraldi heze eta euritsuarekin elkarturik ageri dira.
 
==== Presioaren gradiente horizontala ====
135 ⟶ 132 lerroa:
Balio minimoa:
 
* 870 hPa, Filipina uharteetan, 1979ko urriaren 12an, Tip tifoiaren[[Zikloi tropikal|tifoi]]<nowiki/>aren zentrotik hurbil.
 
== Presio atmosferikoaren eragina gure organismoan ==
142 ⟶ 139 lerroa:
 
== Uraren irakite-tenperatura eta presio atmosferikoa ==
Presio atmosferiko normalean, uraren irakite-tenperatura edo [[Irakite-puntu|irakite-puntua]] <math>\text {100 } ^\circ \text {C}</math> da. Izatez, egoera bakoitzeko irakite-puntuan [[Lurrun-presio|lurrun-presioa]]<nowiki/>k uraren inguruan dagoen presio atmosferikoaren balio bera dauka. Horregatik, uraren irakite-tenperatura baxugoa da presio atmosferikoa txikiagoa denean; eta altuagoa, presio atmosferikoa denean. Arrazoi horrengatik, janariak egosi nahi direnean oso kontuan eduki behar da hori, eta sukaldariek kontuan izan behar dute egoste-denborak kalkulatzeko. Hain zuzen ere, [[Presio-eltze|presio-lapikoaklapiko]]<nowiki/>ak (edo presio-eltzeak) asmatu ziren janariak denbora laburragoan egosteko. Horrelakoetan, irakite-tenperatura <math display="inline">\text {130 } ^\circ \text {C}</math> ingurukoa izan ohi da, eta horrela egoste-denbora hiru bat aldiz laburragoa izan ohi da. Zer esanik ez, mendi garaietara doazen mendizaleek oso kontuan izan behar dute kontu hau.
 
 
== Erreferentziak ==