Ruth First: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Ruth First''' ([[Johannesburgo]], [[1925]]eko [[maiatzaren 4]]a - [[Maputo]], [[1982]]ko [[abuztuaren 17]]a) [[apartheid]]<nowiki/>aren kontrako hego afrikar kazetari, idazle eta ekintzailea izan zen. Berari igorritako gutun-lehergailu baten eztandaren ondorioz hil egin zuten errefuxiatuta bizi zen [[Mozambike|Mozambiken]]n.
 
== Biografia ==
 
=== Familia eta hezkuntza ===
1906an [[Letonia|Letoniatik]]tik Hego Afrikara iritsitako [[Judu|judutarjudu]]tar jatorriko familia baten oinordekoa zen. Bere gurasoek, Julius First eta Mathilda Levetanek, 1921ean [[Hegoafrika|Hego Afrikako]] Alderdi Komunista sortu zuten.
 
Jeppe High School for Girls ikastetxean ikasi ondoren, [[Witwatersrand]]<nowiki/>eko unibertsitatean matrikulatu eta lizentzia lortu zuen 1946an. Unibertsitatean zegoelarik, "Hego Afrikako campus batean ikasleen benetako kezka nazio arazoa izan beharko litzatekeela" zion. Ikasle Aurrerakoien Federazioaren sorreran parte hartu zuen, eta bertan, besteak beste, [[Nelson Mandela]], Eduardo Mondlane, Mozambikeko Askapen Fronteko ([[FRELIMO]]) lehen agintaria eta ondoren bere senarra izanen zen [[Joe Slovo]] ezagutu zituen. Bere memorietan Nelson Mandelak Ruth Firsti buruz "emakume irekia eta talentu handiko idazlea" izan zela esan zuen<ref>Mandela, Nelson. ''El largo camino hacia la libertad'' (2014). Prisa Ediciones, Barcelona. 100. orr.</ref>.
17. lerroa:
[[Bigarren Mundu Gerra]] amaieran Hego Afrikan babesleku aurkitu zuten nazien presentzia irmoki salatu zuen.
 
Kolonizatutako herrien independentziarako eskubidea defendatu zuen bere idatzietan: ''"[[Nazio Batuen Erakundea]]<nowiki/>k herri kolonizatuen askatasunerako eskubidea babestu behar zuela" idatzi zuen 1''947ko ekainaren 19an ''The Passive Resister'' aldizkarian.
 
1963an Alderdi Komunistako eta Afrikako Kongresu Nazionaleko beste kide batzuekin batera atxilotu zuten. Epaiketa horretan [[Nelson Mandela]], [[Walter Sisulu]] era [[Govan Mbeki]] ekintzaileei hil arteko espetxe zigorra ezarri zieten. First, bere aldetik, 117 egun isolaturik ukan zuten, esperientzia hura ''Hundred Seventeen Days (117 egun)'' liburuan kontatu zuen.
 
=== Exilioa eta erailketa ===
1964 Londresera joan zen errepresiotik ihes, bertan errefuxiatu eta apartheidaren kontrako borrokan murgildu zen berriz ere. 1972an [[Manchester|Manchesterko]]ko unibertsitatean ikerlari moduan lan egin zuen eta 1973 eta 1978 urteen artean hitzaldiak ematen aritu zen [[Durham|Durhameko]]eko unibertsitatean. Egonaldiak ere egin zituen Maputoko [[Dar es Salaam]] eta Lourenco Marques unibertsitateetan.
 
1978ko azaroan Maputoko Eduardo Mondlane unibertsitatean hezkuntza ikerketa programaren zuzendari kargua onartu zuen. Handik ere, bere herriak oraindik pairatzen zuen apartheid erregimenarekin amaitzeko borrokan jarraitu zuen, arik eta Hego Afrikako Craig Williamson polizia nagusiaren aginduz 1982ko abuztuaren 17an erail zuten arte, bere izenean unibertsitatera igorritako [[bonba-gutun]] bat ireki eta eskuetan eztanda egiterakoan. Craig Williamson eta Roger Raven hilketa horregatik amnistiatuko dituzte<ref>https://www.iol.co.za/news/south-africa/ruth-first-williamson-given-amnesty-39251 </ref>.
29. lerroa:
Berak idatzitako ''117 Days'' liburuan jasotzen dira bere bizitza, atxiloketa eta isolamendu garaiko pasarte gordinak.
 
Gillian Slovo alabak ere bere memoriak idatzi zituen, ''Every Secret Thing: My Family, My Country'', 1997an.
 
== Zineman ==
40. lerroa:
 
== Kanpo loturak ==
* https://movimientopoliticoderesistencia.blogspot.com/2014/04/ruth-first-una-comunista-en-la.html
* http://www.sahistory.org.za/people/ruth-heloise-first
* http://www.thepresidency.gov.za/pebble.asp?relid=7919
* https://www.humanite.fr/medias/ruth-first-un-esprit-libre-face-au-regime-d%E2%80%99apartheid-502281
 
{{bizialdia|1925eko|1982ko|First, Ruth}}
 
[[Kategoria:Hegoafrikako kazetariak]]
[[Kategoria:Hegoafrikako idazleak]]