Ruandako genozidioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Geografia eta Historia}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
21. lerroa:
{{esaera2|Justizia eta karitatearen legeak herrialdeetako instituzioei eskatzen dizkie oinarrizko eskubideak, aukera berdintasuna eta arazo publikoetan esku-hartzeko aukerak bermatu behar direla biztanle guztientzat. Gizabanako eta talde sozial batenganako pribilegioak, faboritismoa, edota babesa eskaintzen duten instituzioak ez dira moral kristauarekin bateragarriak.}}
 
Une horretatik aurrera, tutsien botereari aurre egiten hasi ziren hutuak, pixkanaka-pixkanaka, aberastasunaren banaketa helburu izanda. [[1959]]ko [[azaroaren 1]]ean, gazte talde tutsi eta lider hutu baten artean izandako sesioak iraultza bati eman zien hasiera. Hutuek tutsien ondasunak erre eta haietako jabe batzuk hil zituzten. Bi urte iraun zuten maila baxuko erasoaldietan 74 hildako zenbatu zituen [[belgika]]r administrazioak. Haietako 61 tutsien milizia berriek hildako hutuak ziren. Tutsien helburua zen hutuen iraultza hari amaiera ematea, baina hutuen mugimendu iraultzaileak indar handiagoaz erantzun zuen ondoren. Hurrengo bi urteetan, 20.000 tutsi inguru hil zituen. Bortizkeri zurrunbilo haren aurrean, gauzak okertu eta tutsiak erbestera zihoazela ikusita (150.000 inguru), [[Nazio Batuen Erakundea]]k [[amnistia]] aldarrikatu zuen [[1961]]eko [[maiatzaren 31|maiatzaren 31n]]n, eta hala, urte hartan bertan [[independentzia]] eskuratu zuen [[Ruanda]]k. Era berean, erreferenduma egin zedin eskatu zuen NBEak eta hartarako begiraleak bidali. Erreferendumaren emaitzak ezezkoa eman zion ordu arteko monarkia tutsiari, bozen % 80 jasota. Gobernatzaile tutsiek errepublika onartu behar izan zuten eta hutuei eman zitzaien boterea. Une hartan erbesteratu ziren gazte tutsiek, ''Ruandako Fronte Abertzalea'' eratu zuten urteen joan-etorrian. [[Ruanda]]ko gerran rol garrantzitsua izan zuen fronteak, [[1990]]etik [[1994]]ra.
 
[[Fitxategi:Carte Rwanda.png|250px|eskuinera|thumb|Ruandako egungo mapa.]]