Ireki menu nagusia

Aldaketak

No change in size, Duela 5 hilabete
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
{{Sakontzeko|Punk}}
 
[[Disco musika|DiscoDiscoaren]]aren soinu ekoiztuegiaren zein [[progressive rock]]aren saldukeriaren ([[arena rock]]a hain zuzen ere) aurka sortu zen [[punk]]a. [[Garage rock]]aren etikari zor handia dio [[punk]]a;: musika ezagupen altuak ez ziren beharrezkoak, eta hiru akordeak ezagututa, aise jotzen zen punk. Haietako talde frankok gizartearen gehiengoa astindu nahi zuen. Haien ustez, arbuiatzen zuten disco kultura irribarretsua eta biguna [[1960ko hamarkada]]ko “peace and love” (bake eta amodioa) iraultzaren ondorioa zen.
 
[[Richar Hell]], [[Television]], [[Patti Smith]], [[The Ramones]], [[Talking Heads]] eta beste punk talde batzuk eszenatokira igo ziren eta musika eraberritu zuten. Baina punka estetika mugimendua baino gehiago izan zen. [[The Ramones]] talde eredugarriaren oldarkeria apolitikoa bazen ere, mugimendu intelektuala zen.
Arte ukitua zuten talde irakurriagoak, [[Talking Heads]] eta [[Devo]] gisakoak, [[punk]] eszenan sartzearekin batera, arte eta unibertsitate munduko jendea erakarri zuen punkak. [[New Wave]] izena eman zieten hain punkak ez ziren talde haiei.
 
[[Punk]]a mugimendu soziala bazen ere, salmentaren aldetik edo korronte nagusiko irratsaioetan arreta eskasa bereganatu zuen. [[Disco musika|DiscoDiscoa]]a eta album formako rocka estilo nagusiak izaten ziren. Diskoetxeko exekutiboak, punkak liluratuta ere, [[new wave]] errazagoaren ahalmenaz ohartu ziren. Estilo honekin lotura txikiena zeukan edozein taldea kontratatu nahian, [[The Cars]] edo [[The Go-Go’s]] gisako pop taldeak New wave arropaz jantzi zituzten. Beste talde batzuek, [[The Police]]k edo [[The Pretenders]]ek bezala, New Waven hasita, karrera luzea eta arrakastatsua erdietsi zuten.
 
[[1982]] eta [[1985]] bitartean, [[new wave]]k bide erromantikora jo zuen, [[Kraftwerk]]ek eta [[Gary Numan]]ek eraginda. [[Depeche mode]], [[Duran Duran]], [[Erasure]], [[A Flock of Seagulls]], [[Psychedelic Furs]], [[Talk Talk]] eta [[Eurythmics]] izan ziren horietako talde batzuk. Sintetizatzailea izan zen garaiko jogailu nagusia, eta talde batzuentzat, bakarra.