Robert Norton Noyce: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
 
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Robert Norton Noyce''' ([[Burlington (Iowa)|Burlington]], [[Iowa]], [[Ameriketako Estatu Batuak]], [[1927]]ko [[abenduaren 12]]a – [[Austin]], Ameriketako Estatu Batuak, [[1990]]eko [[ekainaren 3]]a), “Silicon alkatea” ezizenarekin ezaguna den ingeniari estatubatuarra, 1957. urtean Fairchild Semiconductor eta 1968. urtean [[Intel Corporation]] erakundeen sortzaileetako bat izan zen. Ordenagailu pertsonalen iraultza piztu zuen zirkuitu integratu edo [[mikrotxip]]aren asmakuntzarekin (Jack Kilby-ren laguntzarekin).
 
== Haurtzaroa eta gaztaroa ==
Robet Norton Noyce 1927. urteko abenduaren 12an jaio zen Burlingtonen, Estatu Batuetan.
Herri horretan bizi izan zen 1939. urtera arte, urte horretan aitak lanpostu berria eskuratu baitzuen Grinnell-en. Hori dela eta, Noyce familia, hau da, gurasoak eta izan zituzten lau semeak, hara joan ziren bizitzera. Bertan, asmatzaile bikain eta gazteak lehen asmaketak garatu zituen bere anaiaren laguntzarekin. 12 urterekin hegazkin bat sortu zuen; geroago, irrati bat eta garbitzaile zahar baten motor elektrikoa erabiliz lera monitorizatzea lortu zuen.
 
== Hezkuntza ==
Noycek Grinnelleko herriko eskolan ikasi zuen, bertan Matematika eta Fisika arloetan nabarmendu zen. Ikasketa horiek amaitu ostean, 1945. urtean, Grinnelleko unibertsitatera joatea erabaki zuen. Bertan, 1949. urtean Fisikan eta Matematikan graduatu zen eta urte berean fisikak sortzen zion grinak bultzatuta, Fisikari buruzko doktoretza tesia egitea erabaki zuen. 1953. urtean Fisikako doktore-titulua lortu zuen.
 
== Lan mundua ==
1953. urtean, doktoretza-titulua eskuratu ondoren, ikerketa-lanak egiten hasi zen Philco Corporacion erakundean. Bertan iraun zuen 1956. urtera arte, izan ere, urte horretan Silicon Haranera etxez aldatu zen eta bertan hasi zen lanean. William Shockley, trantsitoreen sortzaileetako bat; eta berarekin batera 11 gazte laguntzailek, gailu erdieroaleak sortu zituzten, Shockey enpresa burua zela. Shockleyrekin izandako desakordioen ondorioz, Noycek baita beste zazpi langilek ere enpresa uztea erabaki zuten eta batera Fairchild Semiconductor elkartea sortu zuten. 1958. urtean lehen zirkuitu integratua garatu zuten eta 1968. urtean, berriz, Noyce eta Gordon Moorek Fairchild Semiconductor erakundetik alde egitea erabaki zuten Intel Coporation erakundea sortzeko.
 
== Bizitza pertsonala ==
1953. urtean Elizabeth Bottomley-rekin ezkondu zen eta ondorengo urteetan euren lau seme-alabak jaio ziren. 1974. urtean berriz, dibortziatu egin ziren eta Noyce bigarren aldiz ezkondu zen Ann Schmeltz Bowersekin. Ann Schmeltz Inteleko lehen petsonal-burua izan zen eta ondoren, Appleko giza baliabideen presidenteordea.
 
== Heriotza ==
Noyce 1990. urtean, 62 urterekin, bihotzekoak jota hil zen.
 
== Sariak eta ohoreak ==
1959ko uztailean “gailu erdieroale eta berun egitura” motako zirkuitu integratuaren patentea erregistratzea lortu zuen. Hori lortu zuen lehenengo patentea izan zen, harrezkero beste 14 erregistratu zituen. Hilabete batzuk geroago, zirkuitu integratuek jende artean sortutako zirraragatik, Noycek eta Jack Kilbyek, zirkuitu horien sortzaileak, Estatu Batuetako hiru gobernu-bururen esker ona irabazi zuten.
Noycek beste hainbat sari irabazi zituen. Alde batetik, 1979. urtean zientziaren domina lortu zuen eta Grinnell unibertsitateko (berak ikasi zuen unibertsitatea) Zientzia Fakultateari bere izena jarri zioten. 1987. urtean Ronald Reaganek “Teknologiaren dominia nazionala” eman zion. 1990. urtean, berriz, “Bere karrera profesionalaren omenezko domina” eman zieten bai Noyceri, baita Jack Kilbyle eta transistoreen sortzaile izandako John Bardeeneri ere.
Beste alde batetik, Googlek logotipo berezia diseinatu zuen 84 urte bete zituen egunerako.
Bere heriotza ostean, 1991. urtean hain zuzen ere, bere familiak Noyce elkartea sortu zuen Matematika eta Zientzia arloko hezkuntza sustatu nahian; hala ere, 2015ean elkartea ixtea erabaki zuten.
 
{{bizialdia|1927ko|1990eko|Noyce, Robert Norton}}
 
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako asmatzaileak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako zientzialariak]]