Ra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{mitologia infotaula}}
'''Ra''' ({{lang-egy|Rꜥ}}) [[Antzinako Egipto]]ko [[eguzkia|eguzkiaren]]ren [[jainko]]a da. 5. dinastiatik aurrera ([[kristo aurretik|k. a.]] 2400 aldera) bere estatusa jainko nazionalera igo zen, eta geroago [[Amon]] jainkoarekin bateratu zen, ''Amon-Ra'' bihurtzeko, egiptoarren jainko nagusia.
 
Rak hainbat eta hainbat mendez eutsi zion nagusitasunari, [[Akenaton]]en garaiko (k. a. 1350-1334) etenaldi labur batean izan ezik, non [[Aton]]en gurtza [[monoteismo|monoteista]] ezarri zen.
 
== Ezaugarriak ==
Egiptoko eguzkiaren jainkoa izateaz gain jainko sortzailea ere bada. Badirudi, bere burua sortzeko ahalmena zuela. Hasierako mendixkaren gaineko kaosaren itsasotik jaikitzen zen. Hala bere burua sortzeaz gain gainontzeko jainko eta jainkosak sortzen zituen. Egiptoko sinesmenen arabera, [[Ra]] ongiaren eta justiziaren iturri gorena ere bazen <ref name=":9">{{Erreferentzia|izenburua=Re {{!}} Description & Facts|hizkuntza=en|url=https://www.britannica.com/topic/Re|aldizkaria=Encyclopedia Britannica|sartze-data=2018-06-03}}</ref>.
[[Fitxategi:Sun god Ra.svg|thumb|355x355px|Ra eguzkiaren jainkoa]]
Rak eguzki izpiak, berotasuna eta hazkuntza errepresentatzen ditu. Antzinako Egipton jainko guztiek Raren ezaugarriren bat izan behar zutela uste zen, eta aldi berean Rak berak ere jainko guztieak errepresentatu behar zituela <ref name=":10">{{Erreferentzia|izenburua=The Egyptian God Ra {{!}} Sun God of Egypt {{!}} Eye of Ra|url=http://www.ancient-egypt-online.com/egyptian-god-ra.html|aldizkaria=www.ancient-egypt-online.com|sartze-data=2018-06-03}}</ref>.
Egunez, zerua zeharkatzen omen zuen bere eguzki ontzian, eta gauez, beste ontzi bat hartzen zuen infernua zeharkatzeko. Bidaia honetan, [[Apofis]] suge maltzurraren (Kaosaren Jauna <ref name=":10" />) kontra borrokatu behar zuen berriro jaio ahal izateko, eta hala, egun berria hasi<ref name=":9" />. Goizean Raren ontzia ''Madjet'' deitzen zen, hau da, “indartzen” . Iluntzerako ''Semektet'' (ahultzen) izena hartzen zuen<ref name=":10" />. Mito batzuetan, Rak Apofis garaitzen du bere katu itxura duelarik, hori dela eta Egipton katuekiko begirune handia zegoen <ref name=":10" />.
 
Ra eta beste jainko eta jainkosa batzuen artean hainbat sinkretismo garatu izan dira. Sinkretismo horien ondorioz Re-Harakhty, Amon-Re, Sebek-Re, and Khnum-Re bezalako izenak sortu dira. Horrez gain, Ra berberaren irudian eta ezaugarri batzuengan ere eragina izan dute beste jainko eta jainkosek. Re-Harakhtyran arrano itxura, adibidez, [[Horus]] jainkoarengandik datorkio Rari <ref name=":10" />.
 
Ra jainkoa gizakiaren itxuraz irudikatu izan da baina arranoaren buruarekin eta eguzki diskoa dirudien koroa batekin. Era berean, koroa hori [[Uraeus]] izeneko kobra batek eusten duelarik. Edonola ere, beste irudikapen batzuk ere izan ditu: kakalardo burudun gizakia edo ahariaren buruarekin. Beste batzuetan animali itxura osoarekin ere irudikatu izan dute: sugea, koartza, zezena, lehoia, katua, aharia, belatza, etab. <ref name=":10" />
 
[[Egiptoko IV. dinastia|Laugarren dinastiatik]] aurrera Egiptoko erregeek “Raren seme” titulua hartzen zuten, eta geroago “Re” erregeen tronuaren izenaren parte bilakatu zen. [[Egiptoko XI. dinastia|11. distaniaren]] amaierarako Ra jainkoa [[Amon]] jainkoarekin lotu zen “jainkoen errege” eta erregeen patroia zen beraz. <ref name=":9" />