Quebeceko bandera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
21. lerroa:
Gurutze zuria ikur [[katolizismo|katolikoa]] da. Erdialdean eta zuzen kokatuta, mendebaldeko [[Europa]]ko [[erresuma]] askotan ohikoa zen. [[Frantzia]]ko banderetan gurutze zurien erabilpena [[XIII. mendea|XIII. mendetik]] dokumentatuta dago.
 
Kolore urdinak lehen momentuan katolikoen [[Maria]] dakar gogora; hala ere, apurka-apurka bere jatorriko esanahitik urrundu eta urdinaren tonua ilunduz joan da; Frantzian gurutze zuridun bandera urdinak [[XVI. mendea|XVI. mendetik]] [[armada]]rako edota [[itsasontzi]]etarako ikur dokumentatua da.
 
[[Zitori]]a Frantziako [[monarkia]]ren ikur gisa [[XIII. mendea|XIII. mendetik]] dokumentatzen da, [[kondaira]]k [[Klovis I.a|Klovisen]] garaietan sortua dela badio ere. Desberdintasuna badago: Quebeceko loreak zuriak dira, hori baitzen [[Borboi leinua|Borboien]] erresumaren kolorea (Ipar Amerikako [[Kolonialismo|kolonia]] haien garaian sortu zen); Frantziako erret-[[armarri]]koak, ordea, [[urre]]zkoak dira, [[Kapeto leinua]] irudikatzeko. Zitoriak [[Frantzia Berria]]ren omenez erabiltzen badira ere ,ez du frantses monarkiarekiko atxikimendurik erakutsi nahi: [[Ipar Amerika]]ko eskualde [[frantses]] hiztunen ikurretakoa da, [[Kanada]]rako ikur bilakatu zen [[astigar]] hostoaren parean jarri zena.