Púnica operazioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Francisco Granados en Tres Cantos,12 de enero 2011.jpg|righteskuinera|thumb|230px|[[Francisco Granados]] PPko kidea. Operazioko atxilotu nagusia.]]
'''''Púnica'' operazioa''' ({{lang-es|Operación Púnica}}) [[2014]]ko [[urriaren 27]]an [[Guardia Zibila]]ren Unitate Operatibo Nagusiak (UCO) burututako [[ustelkeria]]ren aurka egin zen [[polizia operazio]]a izan zen. Operazioa [[Espainiako Auzitegi Nazionala]]k bideratua izan zen.
 
== Operazioaren jatorria ==
[[2013]]ko abenduan hasi zuten ustelkeria sarearen kontrako ikerketa, [[Suitza]]ko Gobernuak erreguzko mandatu baten bidez bi espainiarrek Suitzan zituzten kontuei buruzko informazioa helarazi zuenean, [[diru]]a zuritzen ari zirelakoan. Suitzak bi kontu horiek blokeatu egin zituen, eta Espainiako Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak sei hilabetean jardun zuen auzia ikertzen. Ustelkeriaren Kontrako Fiskaltzak, [[Zerga Administrazioko Espainiako Agentzia|Espainiako Zerga Agentziak]] eta [[Guardia Zibila]]ren UCO unitatearekin elkarlanean, [[Espainiako Auzitegi Nazionala|Auzitegi Nazionalak]] bideratu zuen auzia, eta [[Eloy Velasco]] epaileak diligentziak abiatu zituen.<ref name=aa>Xabin Makazaga, [http://www.berria.eus/paperekoa/1777/016/001/2014-10-28/guardia_zibilak_51_pertsona_atxilotu_ditu_ustelkeriaren_kontrako_operazio_batean.htm «Guardia Zibilak 51 pertsona atxilotu ditu ustelkeriaren kontrako operazio batean»], ''Berria'', 2014-10-28.</ref>
 
== Urriak 27: operazioa ==
[[Guardia Zibila]]k 51 pertsona atxilotu zituen. Gainera, 259 miaketa egin zituen [[Madrilgo Erkidegoa|Madrilen]], [[Murtziako Eskualdea|Murtzian]], [[Leóngo probintzia|Leónen]] eta [[Valentzia]]n, gama altuko 30 ibilgailu bahitu zituen behin-behinean, eta 400 agindu igorri zizkien banketxe eta aseguru etxeei, kontu korronte eta baloreak blokeatzeko jakinarazpenekin.<ref name=aa/>
 
Herri lan eta zerbitzu publikoen adjudikazio okerrekin bi urtean 250 milioi eskuratzea leporatzen zieten atxilotuei. [[Madrilgo Erkidegoa|Madril]], [[Murtziako Eskualdea|Murtzia]], [[Leóngo probintzia|León]] eta [[Valentzia]]ko agintari, funtzionario eta enpresaburuak ustez nahasita zeuden ustelkeria sare horretan.<ref name=aa/>
 
=== Atxiloketen ondorengo gertaerak ===
[[Urriaren 28]]an zabaldu zenez, Granados [[Guardia Zibila]]k desegindako ustelkeria sareko burua zen. Madrilgo Erkidegoko Presidentetzako kontseilari ohiak kontratu publikoak lortzen zizkien enpresei, legez kanpoko komisioen truke.<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/2676848/punica-operazioa--francisco-granados-ustelkeria-sareko-zutabea/ «Granados Guardia Zibilak desegindako ustelkeria sareko burua zen»], ''EiTB'', 2014-10-28.</ref>
 
29. lerroa:
[[Azaroaren 10]]ean, [[Leon (argipena)|Leongo]] Diputazioko presidenteak dimisioa eman zuen. Hala ere, Diputatu eta zinegotzi aktei eutsi zien Martinez Barazonek, eta "erabat errugabea" zela adierazi zuen<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/2713724/punica-operazioa--leongo-diputazioko-presidenteak-dimisioa-eman-du/ «Leongo Diputazioko presidenteak dimisioa eman du»], ''EiTB'', 2014-11-10</ref>.
 
== Atxilotuak ==
Ustelkeria sareak 250 milioi euroko kontratuak esleitu zituen azken [[2013]] eta [[2014]]ean Madrilen, Valentzian eta Leonen, eta kargudun publikoak eurak aberastea zuen helburu. Inputatuak lau alderdi politikotakoak ziren: PP, PSOE, IU eta UDMA<ref name=ii></ref>.
 
Sarearen bi zutabe nagusiak Francisco Granados eta [[Cofely]] enpresa ziren, konpainia horrek lortu baitzituen kontratu irregular gehienak<ref name=ii></ref>. [[Francisco Granados]] Madrilgo PPko idazkari nagusi eta Presidentetzako kontseilari ohia —[[Esperanza Aguirre]]ren bigarrena izandakoa, [[Suitza]]ko kontu ezkutu batean 1,5 milioi euro zituela jakin eta dimisioa eman zuen arte— zen. Gainera, tartean ziren [[Madrilgo Erkidegoa|Madrilgo Erkidegoko]] sei alkate eta Leongo Diputazioko presidente Marcos Martínez Barazón ere.<ref name=aa/></ref>
 
Gainera, Guardia Zibileko agente batek ohartarazi zion Granadosi Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak eta Auzitegi Nazionalak bere operazioen gaineko ikerketa abiatu zutela, epaitegietatik adierazi zutenez. Agentea sekretuak ezagutaraztea delitua leporatuta inputatu zuten, baina ez zegoen atxilotuen artean.<ref name=bb>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/2673478/ustelkeria-francisco-granados-atxilotu-dute-ustelkeria-egotzita/ «51 pertsona, tartean Granados, atxilotu dituzte ustelkeriagatik»], ''EiTB'', 2014-10-27.</ref>
 
== Erreakzioak eta ondorioak ==
[[Urriaren 27]]an, [[Esperanza Aguirre]]k lotsatuta zegoela esan eta barkamena eskatu zuen. Madrilgo Erkidegoko [[PP]]ren buruzagiak bere gain hartu zuen Francisco Granados goi-kargudun izendatzeko ardura politikoa.<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/2676376/ustelkeria--esperanza-aguirrek-barkamena-eskatu-du/ «Aguirrek lotsatuta dagoela esan eta barkamena eskatu du»], ''EiTB'', 2014-10-27.</ref>
 
43. lerroa:
[[Urriaren 28]]an, Rajoyk barkamena eskatu zuen merezi ez zuen jendeari karguak emateagatik. Hala ere, Espainiako Gobernuko presidenteak azaldu zuenez, Punica operazioaren atzean "badirudi kargudun publiko jakin batzuen diruzalekeria" zegoela, "ez alderdi politikoa"<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/2679380/rajoyk-barkamena-eskatu-du-merezi-ez-zuen-jendeari-karguak-emateagatik/ «Rajoyk barkamena eskatu du merezi ez zuen jendeari karguak emateagatik»], ''EiTB'', 2014-10-28</ref>.
 
[[Urriaren 29]]an, Susana Diaz [[Andaluzia]]ko Gobernuko presidenteak adierazi zuen ustelkeria kasuen aurrean ez zela nahikoa barkamena eskatzea edota itunez hitz egitea, "izan ere, horrek ez ikusiarena egiteko saiakera dirudi, ez benetan egoerari aurre egiteko nahia". Horren iritziz, herritarrek dagoeneko ez dituzte politikarien hitzak sinesten<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/2680526/ustelkeria-espainia--susana-diaz-barkamena-eskatzea-ez-da-nahikoa/ «'Barkamena eskatzea ez da nahikoa, herritarrak ekintzen zain daude'»], ''EiTB'', 2014-10-29</ref>.
 
Egun berean, ustelkeriak [[Mariano Rajoy]] “setiatu” egin zuela azpimarratu zuen [[Pedro Sánchez Pérez-Castejón|Pedro Sanchez]] PSOEko idazkari nagusiak. Barkamena eskatzearekin batera, PPn izandako ustelkeria kasuen aurrean “zorrotz” jokatzeko eskatu zion sozialisten buruzagiak Rajoyri. [[Cayo Lara]]k, bestalde, Espainiako presidenteari “beste alde batera begiratzeari” uzteko eskatu zion. Dimisioa emateko, Gorteak desegiteko eta ustelkeriaren inguruan azalpenak emateko ere eskatu zion [[Ezker Batua (Espainia)|Izquierda Unidako]] bozeramaileak. Mariano Rajoy presidenteak azpimarratu zuen politikagintza oso lan "noblea" zela<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/2680634/pedro-sanchez-ustelkeriak-setiatu-egin-du-mariano-rajoy/ «'Ustelkerian hondoratutako Espainiaren irudia saihestu behar dugu'»], ''EiTB'', 2014-10-29</ref>.
51. lerroa:
[[Urriaren 3]]an, [[PP]]k zioen hartu zituztela ustelkeriaren aurrean hartu beharreko neurriak. Gainera, PPren idazkari nagusiak baztertu egin zuen alderdiaren egituran aldaketa sakonak egitea<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/2696288/ustelkeria--cospedalppk-bere-eskuan-zegoen-guztia-egin-du/ «PPk dio hartu dituztela ustelkeriaren aurrean hartu beharreko neurriak»], ''EiTB'', 2014-11-03</ref>.
 
== Kanpo loturak ==
* [http://www.berria.eus/paperekoa/1931/016/421924/2014-10-28/punica_operazioko_izen_nagusiak.htm Punica operazioko atxilotu garrantzitsuenak]
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda|2}}