Pío Cabanillas Alonso: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
}}
 
'''Pío Cabanillas Alonso''' ([[Madril]], [[1958]]ko [[abenduaren 9]]a) espainiar abokatu, enpresaburu eta politikoa da. Unión de Centro Democrático (UCD) alderdiko ministro [[Pío Cabanillas]] izan zenaren semea, 1998an Espainiako Irrati Telebistako zuzendari izendatua. Madrilgo Unibertsitate Complutensean egin zituen Zuzenbide-ikasketak eta 1980an lizentziatu zen. Estatu Batuetan sakondu zituen ikasketak, eta, harrezkero, komunikabideen inguruko legegintzaren alorreko aditu gisa lan egin zuen Europan eta Estatu Batuetan. 1985etik aurrera, Europar Batasunaren inguruko zenbait erakundetako kide izan zen, eta, 1989an, New Yorkera aldatu zen News Corporation komunikabideen taldeko abokatu orokor laguntzailearen kargua hartzera. 1991n, [[PRISA]] taldean sartu zen; 1993an, [[Sogecable]]ko zuzendari orokor eta, handik hiru urtera, PRISAko nazioarteko harremanetarako zuzendari hautatu zuten; 1998an, Espainiako Irrati Telebistako zuzendari izendatu zuten, eta 2002an utzi zuen kargu hori. Harrezkero, enpresa pribatuan dihardu.
 
== Erreferentziak ==
10. lerroa:
 
{{bizialdia|1958ko||Cabanillas Alonso, Pio}}
 
[[Kategoria:Espainiako politikariak]]
[[Kategoria:Espainiako enpresaburuak]]