«Putreen estela»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
tNo edit summary
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
[[Fitxategi:Stele_of_Vultures_detail_01a.jpg|thumb|280px|Putreen estelaren txatal baten xehetasuna, [[Louvre museoa|Louvre]]. Dokumentatua dagoen lehen [[falange (militarra)|falangearen]] antolaera erakusten du.]]
'''Putreen estela''' [[Mesopotamia]]ko [[Aro Dinastiko Zaharra|Aro Dinastiko Zaharreko]] monumentu bat da. [[K. a. 2450]] aldean egin zen, [[Lagash]]eko errege [[Eannatum]]ek [[Umma (hiria)|Ummaren]] aurka lortutako garaipenaren oroitzapena egiteko. Egun [[Paris]]ko [[Louvre museoa]]n dago.<ref name="louvre">{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=https://www.louvre.fr/oeuvre-notices/stele-des-vautours | izenburua=Stèle des vautours |sartze-data=2018-6-7 |argitaletxea=louvre.fr}}</ref>
 
== Historia ==
[[Kish]]eko errege [[Meslim]]en epaiaren bidez konpondu zen [[Lagash]] eta Ummaren arteko lehen gatazka. Handik urte batzuetara, Ummako errege [[Akurgal]]ek, tenplu eta kanalen eraikuntzan nabarmendu zenak, gerra berrabiarazi zuen. Orduan, estelak dioenaren arabera, Lagasheko erregearen seme Eannatumek Ummako erregea garaitu zuen. Horren ondorioz, Lagash [[Sumer]]ko hiri nagusi bilakatu zen.<ref name="louvre"></ref>
 
Kontserbatu diren txataletan Lagasheko soldaduak ilaran desfilatzen ageri dira; lurra hilotzez josirik dago, eta haien inguruan zakurrak eta putreak daude.