Miastenia gravis: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
26. lerroa:
 
== Diagnostikoa ==
Azetilkolinaren errezeptoreen aurkako [[antigorputz]]ak bilatu behar dira [[odol-analisi]]etan, eta [[timoma]] paziente hauen %10-15engan ikusten denez lepo aldeko eta toraxeko [[Ordenagailu bidezko Tomografia Axiala|OTA]] egitea komeni da tumore hori ikusi ahal izateko.
 
 
Tensilonen probak bestela diagnostiko zehatza eman dezake, edrofonioa zainaren bidez sartzean datzana.
'''<big>Klinika</big>'''
 
Zeinuetan eta sintometan oinarrituta eta larritasunaren arabera aurkitzen dira:
 
* Betazal bateko edo bietako erorialdia ([[ptosia]])
* Mugimendu okularrak kontrolatzen dituzten muskuluen ahultasunaren ondorioz ikusmen lainotu edo bikoitza ([[diplopia]])
* Martxa ezegonkor edo irregularra, besoetako, eskuetako, hatzetako, hanketako eta lepoko ahultasuna
* Eskailerak igotzeko zailtasuna
* Aurpegiaren espresio aldaketa, irribarre egiteko eta keinu egiteko zailtasunekin
* Elikagaiak irensteko zailtasuna (sendoak jada mastekatzeko indar ezagatik eta likidoak irensteko indar ezagatik)
* Arnasteko zailtasuna
* Mintzamenean gorabeherak ([[disartria]])
* Ahotseko aldaketak.
* Bereizitako estrabismoa
 
 
'''<big>Proba farmakologikoa</big>'''
 
Batez ere bromuro edrofonio (Tensilon-en probako) proba endobenosoa erabiltzen da, zeinek pazienteengako %80-95etarakoaren sentikortasuna duen. Hasierako dosia 1mg da; 2,3 eta 5 mg-k jarraiturik, 3 eta 5 minutu bitarteko tarteetan. Sintoma gastrointestinalak (edo ez oso ohiko kasuetan [[bradicardia]] eta [[Hipotentsio|hipotentsioa]]) kontrolatu ahal izateko beharrezkoa da atropinarekin xiringa bat eskura izatea. MGO-arekiko pazienteen % 20k proba faltsu negatiboa azaltzen du.
 
 
'''<big>Proba elektrofisiologikoak</big>'''
 
Transmisio neuromuskularraren asaldura antzemateko nerbio desberdinetako akuilatze elektriko errepikakorrean oinarritzen da. Ikerketa egiten da 2 Hz-eko maiztasun batekin lau eta sei estimulu bitartean aplikatuz ariketa egin baino 30 segundu aurretik eta ondoren. Estimulu hauek ariketa bukatu eta 1 eta 5 minutu arteko tarteetan errepikatzen dira. Proba positibotzat hartzen da %10 baino anplitude desberdintasun  handiagoa existitzen denean lehenengo eta bostgarren potentzial artean. Proba hau ez da miasteniaren espezifikoa, beste gaixotasun neuromuskular batzuetan positiboa izan daitekeenez gero. Gainera, isolatutako zuntzeko electromiografia beste metodo diagnostiko bat da.
 
 
<big>'''Acetilcolina-hartzaileen kontrako antigorputzak'''</big>
 
Proba hau fidagarriena da ACRA-presentzia identifikatzeko miastenia gravisa dutenen pazienteetan. Hiru antigorputz mota daude: blokeatzaile, modulatzaile eta loturakoak. ACRA-k miastenia orokortua duten pazienteen %75-85an daude. Gaixo horien %10-50 artean entzima muskularraren aurrean beste antigorputz batzuk antzematen dira. Nahiz eta positibo faltsuak arraroak izan, [[Lupus eritematoso sistemiko|lupus eritematoso]] eta gaixotasun hepatiko autoimmuneetan ikusi izan dira.
 
 
'''<big>Ikerketa erradiologikoak</big>'''
 
Pazienteen %10ek timomak pairatzen ditu. Tumore hauen gehiengoa onberak dira normalean, baina lokalki inbaditzaileak izan daitezke. Arrazoi horrengatik, [[tomografia]] (OTA) edo toraxeko [[Erresonantzia magnetiko bidezko irudigintza|erresonantzia magnetiko bidezko irudigintza]] lortzea gomendatzen da.
 
== Tratamendua ==