Labayru Fundazioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Barne lotura
1. lerroa:
'''Labayru Fundazioa''', lehen '''Labayru ikastegia''', euskal kultura ikertzen, ezagutarazten eta bultzatzen duen erakunde bat da, [[bizkaiera|mendebaleko euskara]] edo bizkaiera era akademikoan lantzen duena, [[1977]]ko [[otsailaren 23]]an sortua, [[Antonio Añoveros]] apezpikuaren aginduz.<ref name=Oar-Arteta>Segundo OAR-ARTETA: [http://www.euskonews.com/0248zbk/gaia24801eu.html «Labayru Ikastegiaren ibilbidea mende laurdenean»], ''Euskonews & Media'', 248. zenbakia, 2004.</ref>
 
[[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza Katolikoaren]] Bilboko elizbarrutiko fundazio kanoniko legez eratu zen, ekimen pribatuz. Izena, berriz, [[Estanislao Labairu|Estanislao Jaime Labayru Goikoetxea]] [[euskal Herria|euskal herritar]] apaiz eta historialariaren lehenengo abizenetik hartu zuen.<ref name=Oar-Arteta /> [[Ander Manterola Aldekoa|Ander Manterola]] [[zeanuri]]tar apaiza izan zen Labayru ikastegia sortzearen bultzatzaile nagusia, eta [[2008]] arte ikastegiko zuzendaria.<ref>Txema G. CRESPO: [http://www.elpais.com/articulo/pais/vasco/Impulsor/estudios/vascos/elpepuesppvs/20070206elpvas_21/Tes «Impulsor de los estudios vascos: Ander Manterola, director del Instituto Labayru, está detrás del renacimiento del euskera vizcaíno o de los grupos Etniker»], ''El País'', 2007-02-06.</ref><ref>[http://paperekoa.berria.info/plaza/2009-12-05/048/007/ander_manterola_elkarrizketatu_du_jakin_aldizkariak.htm «Ander Manterola elkarrizketatu du 'Jakin' aldizkariak»], ''Berria'', 2009-12-05.</ref> Gaur egun, [[Adolfo Arejita]] da zuzendaria.
 
Egoitza nagusia eta Hizkuntza Arloa [[Bilbo]]n dauzka, eta Etnografiakoa eta Euskal Biblioteka, [[Derio]]n.