Ireki menu nagusia

Aldaketak

14 bytes added ,  Duela 7 hilabete
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
== Geografia ==
[[Fitxategi:STS034-76-88.jpg|thumb|leftezkerrera|250px|Puerto Rico, satelite irudian.]]
=== Orografia ===
Puerto Rico estatua [[uhartedi]] bat da, uharte nagusi batek (Puerto Rico uharteak berak) eta beste hainbat uharte txikiagok osatua. Horien artetik garrantzitsuenak dira [[Vieques]], [[Culebra (Puerto Rico)|Culebra]], [[Mona (Puerto Rico)|Mona]], [[Desecheo]] eta [[Caja de Muertos]]. Bost horietatik, Culebra eta Vieques uharteek dituzte biztanle finkoak urte osoan, nahiz eta Mona uharteak turismo aldian bisitariak jasotzen dituen.<ref>([http://www.gobierno.pr/DRNA/ReservasNaturales/Islas/IslaMona/ Mona uharteko naturgunea])</ref>
 
Uharte nagusiak 170x60 [[kilometro|km]] ditu. Gehiengoa eskualde [[mendi]]tsuek hartzen dute, nahiz eta hegoaldeko zein iparraldeko kostaldean [[ordoki|zabaldiak]] izan. [[Mendilerro]] nagusia [[Cordillera Central (Puerto Rico)|Cordillera Central]] du izena eta hantxe dago tontor garaiena, [[Cerro de Punta]] (1.338 [[Metro|m]]<ref>([http://erg.usgs.gov/isb/pubs/booklets/elvadist/elvadist.html#Highest Estatu Batuetako eta Puerto Ricoko tontor garaienakA] (United States Geological Survey)</ref>). Beste mendi garai bat [[El Yunque (Puerto Rico)|El Yunque]] da (1.080 m), Karibeko Baso Nazionalean. San Juan hiriburua iparraldeko kostaldean dago. Erdialdeko mendikatetik hegoaldera lurraldeak gainbehera malkartsua eta, Karibeko itsasbazter estuan, labartsua du. Iparraldeko isurialdeak, berriz, hegoaldekoak baino gainbehera leunagoa du, eta han-hemenka kare-harrizko muinoak dituen ordoki bat eratzen du itsasbazterreraino. Halaber, kosta zabalagoa du, zelaia, hareatsua eta zingiratsua.
 
Puerto Ricon 17 [[aintzira]] artifizial daude<ref>[http://www.gobierno.pr/DRNA/ReservasNaturales/LagosRiosLagunas/Lagos/Lagos_I.htm Puerto Ricoko aintzirak] (Puerto Ricoko Baliabide Natural eta Ingurumen Saila)</ref> eta 50 [[ibai]] baino gehiago, iturburua Cordillera Central mendilerroan dutenak. Iparraldeko ibaiak luzeagoak eta [[emari]] handiagokoak dira oro har, hegoaldekoen aldean.
[[Fitxategi:Corcho Beach, Vieques, Puerto Rico.jpg|thumb|leftezkerrera|250px|Corcho hondartza, Vieques uhartean.]]
 
=== Klima ===
 
== Administrazioa ==
[[Fitxategi:Puerto Rico Capitol.JPG|leftezkerrera|thumb|250px|Puerto Ricoko [[kapitolio]]a (legebiltzarra).]]
Puertorricarrak Estatu Batuetako herritarrak dira, baina ez dute hango hauteskundeetan botoa emateko eskubiderik. 1952. urteko konstituzioaren arabera gobernariak du aginpide eragilea. Bestalde, Puerto Ricok Estatu Batuetako Kongresuan hitz egiteko eskubidea du, ez, ordea, botoa ematekoa. Gudarostea, dirua, Estatu Batuetako estatuekiko merkataritza harremanak, eta garraiobideak Estatu Batuetako gobernuaren mende daude. Estatu Batuetako gudarosteak itsasontzi eta hegazkin baseak ditu Puerto Ricon. Estatu Batuekin elkartua dagoenez, Puerto Ricoko biztanleek hango gizarte babesaren laguntza gehiena jasotzen dute, baina Estatu Batuetako biztanleek jasotzen dutenaren batez bestekoa baino gutxiago, hala ere.