Pueblo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
9. lerroa:
|harremana=
}}
'''Pueblo'''<ref>{{EuskaltzArauErref|arau-zk=190|arau-izenb=Munduko herriak eta etniak}}</ref> [[Ipar Amerika]]ko hego mendebaleko [[amerindiar]]ren zenbait [[leinu]]ri emandako izena da. Pueblo gisa izendatu zituzten europarrek [[hopi]], [[keres]], [[tano]] eta [[zuñi]] leinuko jendeak, bakoitzak bere hizkuntza-multzoa duela.
 
[[Mogollon]] eta [[anasazi]] amerindiar herrien ondorengoak dira eta gaur egun [[Arizona]]ko ipar-ekialdean eta [[Mexiko Berria|Mexiko Berriko]] ipar-mendebalean bizi dira. Gaur egun 20.000 dira. X-XII. mendeaz geroztik harrizko etxeetako herrietan bizi izan dira eta hortik datorkie espainiar konkistatzaileek XVI. mendean amerindiar [[nomada|nomadengandik]] bereizteko jarri zieten izena. Etxeek hiruzpalau solairu zituzten eta erdian [[etxarte]] bat; etxartearen erdian ''kiva'' izeneko lurpeko bizileku bat zegoen, maiz [[aletegi]] ere bazena. Gaur egun etxeak [[adobe]]zkoak dira, baina antzinakoen egitura bera dute.
 
[[Kolonialismo|Kolonizazioa]] hasi eta handik mende batera pueblo amerindiarren biztanleria erdira murriztua zen. 1680an, pueblo herri guztiak espainiarren aurka matxinatu ziren eta hamabi urtez bidali zituzten beren lurraldetik. Aldi labur hori izan ezik, bi mende eta erdi egon ziren espainiarren mendean. XIX. mendearen hasieran, [[Mexiko]]k independentzia eskuratu zuenean, haiek ere burujabe izan ziren. 1848an, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuek]] beretu zuten haien lurraldea, baina autonomia izan zuten.
 
Herri [[nekazaritza|nekazaria]] da; [[arto]]a eta [[kotoi]]a lantzen ditu, batez ere. Emakumeek garrantzi handia dute gizarte-antolamenduan, familiaren eta leinuaren buru, eta etxeen eta lurren jabe baitira. Oinordekotza amagandik alabagana izaten da. Hala eta guztiz ere, aginpidea erlijiozko elkarteetako gizonezko buruzagien batzorde baten esku dago. Izadiko indarrak gurtzen dituzte ospakizun, dantza eta prozesioen bidez; aipagarria da hopien suge-dantza, [[sugegorri]] bat ahoan dutela dantzatzen dutena. Trebeak dira [[eskulangintza]]n: [[ehun]]gintzan, [[saski]]gintzan eta [[lapiko|eltzegintzan]] dihardute, eta [[zilar]]rezko eta [[turkesa]]zko bitxiak, eta [[zeramika]] egiten dituzte.