«Psikoneuroimmunologia»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
[[Robert Ader]]-ek eta [[Nicholas Cohen]]-ek (psikologoa eta immunologoa, hurrenez hurren) psikoneuroimmunologia hitza erabili zuten estreinakoz 1975ean, esperimentu ospetsu batean [[erreflexu]] baldintzatu batek saguen immunitate-sistemari eragiten ziola frogatu zutenean <ref>Ader R, Cohen N. ''Behaviorally conditioned immunosuppression''. Psychosom Med. 1975 Jul-Aug;37(4):333-40.</ref>.
 
Psikoneuroimmunologia sortu zuen esperimentu horrek kasualitatearen ondoriotzat jo daiteke. Izan ere, R. Ader-en asmoa ez zen immunitate-sistema ikertzea, estimulu higuingarri bat sortzea baizik, [[Ivan Pavlov|Pavlov]]-en eredua jarraituz. Horretarako ur azukreduna goragaleak eragiten duen sendagai batekin lotuarazi zien saguei, urarekiko nazka eduki zezaten. Ustekabean, baina, ur azukreduna hartzean goragaleak ez ezik, saguak ere hil egiten zirela ikusi zuen.
 
Ader konturatu zen erabilitako sendagaia ([[ziklofosfamida]]) [[immunosupresore|immunodepresore]] indartsua zela. Beraz, ur azukreduna ez zen besterik nazka-eragilea, baizik eta immunodepresioaren estimulu baldintzatua ere.