Pinu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
22. lerroa:
 
=== ''Pinus halepensis'' ===
Pinu autoktono bat da. Euskal Herrian, '''Aleppo Pinua''' modura izendatzen da. 20 metrotara iristen den zuhaitza da, orokorrean enbor okertua duena eta azal eta adar zurixka edo grisaxkak dituenak. Hostoak binaka ateratzen zaizkio. Oso fin eta luzeak dira[[Azikula|, azikula]] itxura dute eta gehienetan 6-10 cm luze eta 1 mm lodiera dute, nahiz eta batzuetan txikiagoak izan. [[Pinaburu]] txikiak ditu, 4-8 cm-takoak, eta txorten lodi eta 1-2 cm luzeera duen txorten batez daude lotuta. Pinaburuen moduan, [[Pinazi|pinaziak]] txikiak dira ere eta hego txiki moduko bat dute, haien sakabanaketa errazteko behin pinaburuak heldu bihurtu eta irekitzen direnerako. Hala ere, ale helduek beste urteetako pinaburu lehorrak edukitzen dituzte haien adarretan, beste pinu espezie batzuengandik bereizten laguntzen duena.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Pinus halepensis|hizkuntza=es-ES|url=http://www.arbolapp.es/especies/ficha/pinus-halepensis/|aldizkaria=Arbolapp|sartze-data=2019-03-19}}</ref>
 
Hazkuntza azkarra dauka eta 250 eta 300 urte artean bizi daiteke.
 
Bere lorean sexubakarrekoak dira eta ez dute aurkezten ez [[Kaliz (botanika)|kaliz]] ezta [[Korola|korolarik]] ere. Zuhaitz batean lore ar eta emeak aurki daitezke, martxoa eta maiatzaren artean irekitzen direnak. Lore emeak itxura oboideko egitura larrosetan antolatzen dira, pinaburu txikien antza dutenak. 5 eta 8 mm arteako tamaina izaten dute eta kono edo estrobilo bezala ezagutzen dira. Loren ar bakoitzak ere estrobilo bat eratzen du. Kono arrak luzeagoak dira eta hori kolorekoak, 10-12 mm-ko luzera dute eta taldeka agertzen dira adarren punta apikalean. Ireki eta [[Polen|polena]] askatzen dutenean, sufrezko euritea deritzon fenomeno bat sortzen dute, normalean apirilean ematen dena,. [[Polinizazio|Polinizazioa]] haizearen bidez ematen da.
 
Haziei pinazi deritze eta zurezko estalki bat daukate kanpoaldean. Pinaburuen barnean babestuta daude, itxura konikoa dutenak eta 6-12 cm luze dutenak behin hazteari uzten diotenean. Pinaburuak marroi kolorekoak dira behin haien heldutasunera iritsi direnean, eta behin ireki eta pinaziak askatzen dituztenean, zuhaitzean mantentzen dira urte batzuetan zehar deskonposatu arte. Pinaburu batzuk irekitzen dira heldutzean (ekainean) eta pinaziak askatzen dituzte, baina beste batzu itxita mantentzen dira eta kolore grisa hartzen dute. Sute bat egotekotan, beroaren aurrean pinaburuak irekitzen dira eta pinu berriak haztea baimenduko dio inguruneari, sutearengatik hildako pinuak beste berri batzuetaz ordezkatuz. Pinaburuen sorrera (jatorritzat kono emeak dituztela) bigarren urtearen udazkenean bukatzen da. Urte bateko pinaburuak pinaburu helduak baino txiki eta borobilduagoak dira. Pinaziak 6-7 mm-takoak izaten dira eta haizearen bidezko sakabanaketa errazten dute. Bere hedapena hazien bidez ematen da.
33. lerroa:
Pinu espezie honek klima mediterraneoak behar ditu, eguzki asko eta hotz eta euri gutxi egiten duen eremu bat. Ondo hazten da mendi-hegal lehorretan, nagusiki kareharrizko lurrazaletan eta itsasertzearen hurbil. Itsas mailan edota 1000 metrotara aurki daiteke, nahiz eta hegoaldeko mendilerro batzuetan 1600 metrotara iristen den.
 
Iberiar pinuen artean [[Xerofilo|xerofiloena]] da: prezipitazioa 250 mm baino handiagoa den eremuetan bizi da. Gainera, [[Termofilo|termofiloena]] da ere (hotzarekiko sentikorrena). Hotza da orokorrean '''Aleppo pinuaren''' hedapena mugatzen duen faktorea, bere inguruneko plubiometria nahiko aldakorra delako (250-1.000 mm).<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Pinus halepensis - Guía interactiva de Plantas|url=http://www2.montes.upm.es/Dptos/dsrn/Aplicaciones/gib/archive.php?q=a7eb546d31c|aldizkaria=www2.montes.upm.es|sartze-data=2019-03-19}}</ref>
 
Baso argiak eratzen ditu, beste zuhaitz batzuekin batera, [[sabina]] eta [[Arte (zuhaitza)|artearekin]] adibidez.
 
==== Euskal Herriko sakabanaketa ====
Araban eta Nafarroan aurkitzen dira gehienbat. Hala ere, espezie hau mehatxatuta dago Euskal Herrian.
 
Bere jatorria Mediterraneoaren arroa da. Iberiar penintsulan itsasertzeko penintsuletan edo Ekialde erdiko mendi-hegal lehor eta eguzkitsuetan nagusitzen da. Ebrotik Lizarraraino sartzen da.<ref name=":0" />
 
==== Erabilera ====
46. lerroa:
 
==== Berezitasunak ====
Pinudi edo [[Arte (zuhaitza)|artadien]] degradazioaren ostean agertzen da askotan, baina Levante-ko eremu idorren klimaxa irudikatzen du ere.
 
''Pinus pinaster'' espeziea hurbil ez dagoenean, erretxinatzen da. Eremu kritikoak kolonizatzeko gai da, higadurak pairatzeko arriskua duten eremuak konkretuki.
53. lerroa:
'''Larizio pinu''' Pinaceae familiako ''Pinus nigra'' espeziearen izen arrunta litzateke.
 
Itxura koniko-biribila du zuhaitz honek, eta [[Hostoiraunkor|hosto iraunkorrekoa]] da.  Kareharrizkoa lurzoruak ditu gustuko. Itsas mailatik hasi eta 2.000 m-raino aurki daiteke, baina ohikoena 250-1.600 m bitartean aurkitzea da.
 
Tamaina ertain-handiko zuhaitza da, 20-55 m bitarteko altuerara iristen dena. Enborraren azala zuri hauskara da eta errauts-kolorekoa edo gris arrea izan daiteke ere. Zartadura gero eta gehiago ateratzen zaizkio urteetan aurrera egin ahala, ondorioz kolore ilunagoa erakusten ildoetan. Hosto orrazkarak ditu, kolore berde ilunekoak, luzeak (8-20 cm) eta gogorrak, eta binaka antolatzen dira.
62. lerroa:
 
==== Ekologia ====
Espezie [[orofiloa]] da nagusiki, Espainian 800-2000 msnm-en artean banatuz, nahiz eta bere lurraldeko-banaketa beste zonalde batzuetan itsas mailako altitude hurbiletara iristen den. Baditu errekerimendu hidriko batzuk ere, nahiz eta ''Pinus sylvestris''-enak baino txikiagoak diren, eta udako lehorte nabarmen edo handiak jasateko gai da. Hotzarekiko erresistentzia handia du ere, izozteak eta elurte biziak jasateko gai baita. Nahiz eta kareharrizko substratuak nahiago, batzuetan silizesko substratuetan ere ageri da. Itzal erdiko izaera du, hazten hari den lehen aldietan behintzat, ondoren, argia behar izaten du hazteko.
 
==== Erabilera ====
70. lerroa:
''Pinus pinaster'' edo '''itsas pinua,''' pinu autoktonoa da. Bere azikulen eta pinaburuen tamainagatik ezagutzen da, iberiar pinuen artean handienak izanik.
 
Espezie honen enborra, orokorrean, pixka bat okertua azaltzen da eta kolore marroi ilunarekin, bere azal lodia dela eta. 40 metrotako altuera har dezake. Haren azikulen tamaina 10-25 cm artean dago eta pinaburuak luze samarrak dira, 8-22 cm luze eta 5-8 cm zabalerarekin. Haren hostoak bikoteka daudeagertzen dira, adar txiki bakoitzean ([[brakiblasto]] deituak) bi hosto ditueladituelarik. Pinaziak txikiak dira, eta pinaburuak hazi eta irekitzen direnean (2 urte pasatzean), mintzezko hegala batekin irteten dira, haizearen bidezko sakabanaketa errazteko.
 
[[Monoiko|Monoikoak]] dira: oin bakoitzak bereizitako kono arrak eta emeak sortzen ditu. Arrak multzoetan agertzen dira adarren muturretatik gertu, horiak dira eta polen kantitate handiak sortzen dituzte. Emeak, aldiz, kolore bioletakoa da eta adar altuen ia muturrean kokatzen dira.
 
==== Ekologia ====
114. lerroa:
 
==== Ekologia ====
''Pinus pinea'' espezieak baso puruak sortzen hazten da, [[Errezel orokor|errezel]] dentso eta itxia eratuz. ''Pinus pinaster'', [[Artelatz|artelatzekin]] eta [[Arte (zuhaitza)|arteekin]] hazten da normalean eta hazitik birsortzen da.
 
Kostaldeko inguruneak nahiago ditu baina lurzoru hareatsuen gainean ere hazi egiten dira. Argi asko behar duen espezieetarikoa da.
137. lerroa:
'''Intsinis pinua, insignis pinua, pinu beltza''' edo '''pinu azkarra''' bezala ezagutzen da ''Pinus radiata''. Jatorriz kaliforniarra da, eta oso erabilia da lurrak basotzeko. Laster hazten delako erabiltzen da hainbeste; izan ere, urte gutxi batzuen buruan hainbat metroko garaiera eta zentimetro ugariko zurtoina hartzen du.
 
Oro har 30 metroko garaiera lortzen du gure lurralde inguruetan, 50 metrora ere irits daitekeen arren. Gaztetan, eite konikoa dute, adinarekin zabaldu egiten direnak. Eta azaleko [[sustrai]] sistema, ondorioz, ez dituzte haize boladak ondo jasaten. Enbor zuzen eta zilindrikoa, azala lodiera aldakorrekoa duena, iluna, latza eta berehala zartatzen dena.
 
Hostoak azikula itxurakoak dira, hirunaka faszikuluetan antolatua daudenak. Honako hau identifikaziorako erabil daiteke, izan ere, Euskal Herrian 3 hosto dituen pinu bakarra baita eta 7-15 cm inguru neurtzen dute.
144. lerroa:
 
==== Ekologia ====
Espezie hau, negu leun eta klima epel eta hezeko zonetan hazten da. Izozteei gaizki eusten die eta gainera, pinuko procesionariakpinu-beldarrak erasotzeko joera handia izaten du. Lurzoru azidoetan landatzen da batez ere, itsas mailatik 800 m-tara bitartean.
 
==== Euskal Herriko sakabanaketa ====
Basotze artifizialei esker, orain oso hedatua dago Europako hego-mendebaldean, Zelanda Berrian, Txilen, Australian eta Hegoafrikan. Gaur egun Euskal Herrian banaketa zabala duen arren, zuhaitz hau berezko area txikienetakoa den pinua da.
 
Euskal Herrian intsinis'''Intsinis pinuaren''' gehiegizko landaketaren eta ustiaketaren ondorioz, bertako basoak arriskuan jarri ditu. Gainera, intsinispinu pinuakhonek eragiten duen lurraren azidifikazioak bertako basoen birsortzea eragozten du. Eta, gainera, Intsinis pinua gaitzakgaitzez jota dago.
 
==== Erabilerak ====
175. lerroa:
Mundutik gehien sakabanaturik dagoen zuhaitzetariko bat da.
 
Iberiar penintsulanPenintsulan batez ere iparraldeanIparraldean dago, baina ekialdeko eta hegoaldeko mendilerroetan agertzen da ere.
 
==== Erabilerak ====
222. lerroa:
 
=== Banda gorria eta banda marroia ===
Pinudiak aberatsak dira [[Onddo|onddoetan]]. ''[[Dothistroma septosporum]]'', ''[[Lecanosticta acicola]]'' eta ''[[Dothistroma pini]]'' onddoek'','' banda marroi eta banda gorria gaixotasuna sortzen ari dira Euskal Herriko pinudietan, batez ere Gipuzkoako zonaldean.<ref>{{Erreferentzia|url=https://distritoforestal.es/actualidad/actualidad-y-noticias/los-pinos-de-euskadi-se-mueren|aldizkaria=distritoforestal.es|sartze-data=2019-03-19}}</ref>
 
Onddo hauek Ipar Amerika eta Erdialdeko Amerikatik datoz. Europara 70.hamarkadan iritsi ziren. Bizkaian, 1975ean, pinudien 5.000 hektarea moztu behar izan zituzten onddoek eragindako gaixotasunarengatik.
233. lerroa:
 
==== Garapena ====
Onddo espezie desberdinek eragindako banda gorria eta banda marroia izeneko gaixotasuna eragiten dute onddoek. Honek Ipar Amerikan du jatorria. Pinu gehienak eta beste [[Pinofito|konifera]] mota batzuk infektatzeko gai da.
 
Orokorrean, udaren bukaeran, kimu berriak gogortu ondoren hasten da infekzioa, izan ere gaixotasuna latente egoten da neguan zehar orratz hiletan. Kimuak hazten diren heinean, infekzioa garatzen hasten da, normalean, pinuan eta kasu bakan batzuetan pinaburuetan. Onddoak landarearen ehunetan bizi dira urte batez, eta urtea pasa ondoren, infekzioa eragiten dute. Gaixotasuna, normalean, pinuan eta gutxi batzuetan pinaburuetan aurkitzen da, urte bateko orratz hiletan negutzen duena.
244. lerroa:
Lehenik agertzen den sintoma, azikuletako orban horixkak dira, sakabanatzean banda gorri edo marroiak eratzen dituztenak. Bi hilabetetan, orratzak lehortu, orratz guztiak marroi kolorekoak bihurtu eta erortzen dira. Beheko adarrak kaltetuenak izaten dira.
 
Beste alde batetik, adar puntan "odol-ateratzea" ematen da. Hostotzak kolore horixka eta marroia hartzen du, barnean ehuna marroi-gorrixka eta erretxinatsua izanik. Enborrak izerdizko globuluak sortuz gero infektaturiko ehunetan, [[Xilema|xilemak]] kolore gris edo beltza har dezake eta zuhaitza heriotzera eraman.
 
==== Irtenbideak ====
Onddo hauen garapena eteteko, [[Espora|esporen]] maila murriztu beharko litzateke, infekzio berriak ekiditeko eta azikula kimu berrien eraketa faboratzeko. Beste alde batetik, kuprean oinarrituriko tratamendu fungizidekfungizidikoek eragin handia erakutsi dute mintegiak kontrolatzeko eta birlandatze gazteetan. Hala ere eztabaida handia sortu duen neurria izan da honakoa, kobrea oso kaltegarria baita ingururugiroarentzat.<ref>{{Erreferentzia|izenburua='El éxito del tratamiento con óxido cuproso va a depender del cómo se aplique'|hizkuntza=es|url=https://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/boulevard/detalle/5957923/las-claves-tratamiento-oxido-cuproso-enfermedad-pinos/|aldizkaria=www.eitb.eus|sartze-data=2019-03-19}}</ref>
 
Gomendatzen da pinudietan dentsitatea murriztea, honela airea hobe zirkulatzeko eta gaixotasun hauekiko erresistenteak diren pinu espezieen ikerketak bultzateko.
254. lerroa:
Pinu beldarra pinu mediterraneotan aurkitzen den plaga garrantzitsuenetarikoa da. '''"Prozesionaria'''" edo "'''pinu-beldar'''" deritzo, lerro zuzen batean mugitzen baitira, prozesio baten antzera.
 
Maiatzean ''[[Prozesionari|Thaumetopoea pityocampa]]'' espeziea hasiko da berriro ere hegaka, denok ezagutzen dugun gaueko tximeletaren itxurarekin. Habiak pinuetan egiten dituzte eta hauen orratz eta kimuetaz elikatzen dira. Habi bat baino gehiago agertzean, plaga modura kontsideratzen da. Honela, pinu eskeletiko eta gaixoak uzten dituzte. Hala ere, nahiz eta oso latza badirudi ere, denborarekin pinuak indar gehiagorekin haziko dira berriro ere[[Zedro|. Zedro]] eta [[Izei|izeiei]] ere eragiten di.
 
Udaberrian hasten dira [[Eklosio|eklosionatzen]] ''Thaumetopoea pityocampa'' espeziearen habiak, normalean Espainiako hegoalde eta erdialdean aurkitzen direnak. Hala ere, Euskal Herrian plagak ikusi ohi dira ere.
 
Prozesionaria honen beldarrak arriskutsuak dira, erresumingarriak baitira. Beldarrak mehatxatuta aurkitzen direnean, haien gorputza estaltzen duten ile zetadunak askatzen dituzte, aergiak eta narritadurak eragiten gizaki eta animaliei.
 
Orokorrean pinu espezie sentikorrenak erasoen aurrean, '''''Pinus nigra, Pinus canariensis, Pinus sylvestris, Pinus pinaster, Pinus halepensis''''' eta '''''Pinus pinea''''' izaten dira.
 
==== Bizi-zikloa<ref name=":1" />====
Plaga honi aurre egiteko, bere bizi-zikloa ezagutu behar da:
 
Klimaren arabera, uda amaieran normalean pinu-beldarraren tximeletak arrautzak jartzen ditu pinuen azikuletan. Hilabete batzuk pasa ondoren, [[Beldarra|beldarrak]] jaiotzen dira, zaku handietan gordeko direnak. Zaku hauek zetadun hariez daude eginda eta bere barnean 100-200 [[larba]] aurkitzen dira.
 
Gauez mugitzen dira elikagaien bila joateko, beti ere lerro zuzen batean, baina gaueko hotza hasten denean, zakuetara bueltatzen dira. Neguaren amaieran, lurrera jaitsi eta lurperatzen dira, uda amaieran berriro tximeletetan bihurtzeko. Tximeleta fasean soilik 24 ordu bizi dira, beraz ez da oso ezaguna. Beldarrak 30-40 egun pasatzean jaiotzen dira.
271. lerroa:
Baldintza faboragarrietan, larba helduek pinuak utzi eta prozesio baten modura lurperatzen dira, emea izanik gidaria. Hau gertatzeko tenperatura egokiena 20&nbsp;°C izaten dira.
 
==== Aurre egiteko sistemak<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=El Blog de los|abizena=consejos|izenburua=La procesionaria del pino: Qué es, y cómo combatirla o eliminarla|hizkuntza=es|data=2017-02-09|url=http://www.ginerymira.com/blog/la-procesionaria-del-pino-que-es-y-como-combatirla-o-eliminarla/|aldizkaria=El Blog de los mejores consejos y trucos|sartze-data=2019-03-19}}</ref>====
 
* '''Zakuak kentzea''', banan bana moztuz, muturreaan aurkitzen direnak izan ezik, hauen kaltea ekiditeko. Moztu baino lehen zakuak ondo ureztatu, urtikariak murrizteko.
281. lerroa:
* Pinuen zonaldeetan '''depredatzaile naturalak''' sar daitezke, beste espezieentzat arriskutsuak ez diren bitartean, listorrak edo inurriak diren bezala.
 
* '''Tratamendu kimikoak''' daude ere, fumigazio sistemak edo intsektizida ekologikoak diren bezala (''[[Bacillus thuringiensis|Bacillus thurigiensis]]'' bakterioaren erabilera). Tratamendu hauek soilik neguan burutu daitezke, intsektua sentikorragoa baita intsektizidekiko fase horretan.
 
Hosto galtzea eragiten du gehienetan eta ez du zuhaitza heriotzara eramaten, baina asko ahultzen du eta honela beste etsaiekiko sentikortasuna handitzea eragiten du. Plaga garaiz erauziz gero, pinua denborarekin erregeneratzen joango da.