Protohistoria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Protohistoria''' [[historiaurrea]]ren eta historiaren arteko trantsizio aldia da, ahozko tradizioetatik jasotako argibideak dituena.<ref>{{erreferentzia|egilea=[[Euskaltzaindia]]|url= https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera=protohistoria&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&lang=eu|izenburua=Euskaltzaindiaren Hiztegia}}</ref> Historiaurrea bukatu zenetik historia (idazkera) hasi arteko aldiari esaten zaio protohistoria; historiaren atariko aldia da, beraz. Dena den, ez du ez [[kronologia]] zehatzik eta ez kokaleku jakinik, zeren eta, [[Ekialde Hurbil]]ean lehen zibilizazioak eta idazkerak sortu ziren garai bertsuan, [[Europa]] [[Eneolitos]]ean bizi baitzen. Beraz, Europan, oro har, [[Burdin Aroa]]n (K.a. 500. urte inguruan) amaitu zen protohistoria; [[Euskal Herria]]n, berriz, erromatarrak sartu ziren garaian.
 
== Protohistoria Euskal Herrian ==
Erromatar historialarien ([[Estrabon]], [[Ptolomeo]] eta [[Plinio Zaharra|Plinioren]]) izkribuak dira Euskal Herriko protohistoriaren iturri nagusiak. Haien arabera, garai hartan Euskal Herria sei leinu nagusitan banatua zegoen; [[akitaniar]]rak, [[baskoi]]ak, [[barduliar]]rak, [[karistiar]]rak, [[autrigoi]]ak eta [[beroi]]ak. Akitaniarren lurraldea Behe Pirinioetatik [[Landak|Landetaraino]] iristen zen; baskoien eremuak [[Nafarroa]] eta [[Gipuzkoa]]ko ipar-ekialdeko muturra ([[Pasaia]] eta [[Bidasoa]]ko harana) hartzen zituen, eta, ekialdetik, [[Zaragozako probintzia|Zaragozako]] eta [[Huescako probintzia|Huescako probintzietaraino]] iristen ziren haien mugak; barduliarren lurraldea oraingo Gipuzkoakoa zen; karistiarren eremua [[Deba]] ibaitik [[Nerbioi]] ibairaino hedatzen zen iparraldetik eta [[Arabako lautada]]rairo iristen zen hegoaldean; autrigoien lurraldea [[Bizkai]]ko [[Enkarterri]]etan kokatzen zen eta Arabako sartaldea eta [[Burgosko probintzia]]ko zenbait ibar ere hartzen zituen; beroiak gau egungo [[Errioxa]] inguruan bizi ziren.