«Primo Levi»: berrikuspenen arteko aldeak

15 bytes removed ,  Duela 1 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Primo Levi''' ([[1919]]ko [[uztailaren 31]] – [[1987]]ko [[apirilaren 11]]) [[idazle]] [[Italia|italiarraitalia]]rra izan zen, [[judu]] jatorrikoa. Memoriak, narrazioak, olerkiak eta eleberriak idatzi zituen. Faxismoaren kontrako erresistentziaren partaide izan zen eta [[Holokaustoa|Holokaustotik]] bizirik iraun zuen. Bere hainbat idazlanetan [[Holokaustoa]]ren lekukotza eman zuen, bereziki [[Auschwitz]]eko [[kontzentrazio-esparru]] edo [[sarraski-esparru|sarraskitze-esparruan]] egon zen urteaz.
 
''Se questo è un uomo'' (''Hau gizona baldin bada'') izeneko kontakizun-liburua [[XX. mendea|XX. mendeko]] literatura-lan garrantzizkoenetakoa dela esan ohi da.
Primo Levi [[Turin]]en jaio zen, [[1919]]an judu familia liberal batean. [[Kimika]]n lizentziatu zen [[Torinoko Unibertsitatea]]n [[1941]]ean.
 
[[1943]]an, lagun batzuekin batean mendira jo zuen Italiako erresistentzia antifaxistarekin bat egin nahian. Baina, milizia faxistak harrapatu zuen eta [[Alemania|aleman]] okupazio-armadari entregatu zion. Alemanek, [[1944]]an, Monowitz-Buna izeneko gunera deportatu zuten, Auschwitzeko ([[Polonia]]) kontzentrazio-esparruaren eremu barnean. Han pasatu zituen hamar hilabete, [[Armada Gorria]]k esparrua alemanen eskuetatik askatu zuen arte. Levirekin batean, “kargamentu” berean, Auschwitzera eraman zituzten 650 judu italiarretatik 20 bakarrik irten ziren bizirik bertatik.
 
Gerra amaitu zelarik ere, Levi eta beste hainbat preso-ohi eta deserriratu ez ziren berehala itzuli etxera. Sobietar Batasunak prestatu zituen bilgune-zelaietan egon behar izan zuten hilabete batzuez. Etxera ko bidea hartuta ere, Sobietar Batasunaz gain Erromania, Hungaria, Austria eta Alemaniatik barna bidaiatu behar izan zuten trenez, azkenik etxeratu ziren arte.
[[1977]]an Levik enpresan zuen gestore-lana utzi zuen idazteari denbora osaoa eskaintzeko. Bere azken lan nagusia ''I sommersi e i salvati'' (''Hondoratu zirenak eta salbatu zirenak'') izan zen. Bertan, holokaustoaren analisia egiten du Levik. Alemaniako herriari gorrotorik ez diola azaltzen du, baina hala ere, ez duela barkatzen.
 
Levi 1987ko apirilaren 11n hil zen, bere buruaz beste eginik, itxuraz (etxeko eskaileretatik jausita). Hala ere, hainbat lagunek eta biografok zalantzan jarri dute suizidioaren teoria. Eztabaidak bizirik dirau, bere idazkietan gizatasunaren balioak aldarrikatu baitzituen beti. Levik, bestalde, ez zuen azken oharrik utzi.
 
Judua izan arren ez zen sinestuna. Juduen kontrako errepresio gogorrak eta sarraskiak judu izatearen kontzientzia piztu zioten. Horregatik, arbaso judu italiarren tradizioak eta balioak estimatzen zituen.
== Bibliografía ==
* ''Se questo è un uomo'' (1947) euskaraz ''Hau gizon bat bada'' (2011, Alberdania) [[Mikel Irurtia]]k itzulia.
* ''La tregua'' (1963).
* ''Storie naturali'' (1966, ezizenez: Damiano Malabaila).
* ''Vizio di forma'' (1971).
* ''Lilìt e altri racconti'' (1971).
* ''Il sistema periodico'' (1975) euskaraz ''Sistema periodikoa'' (1998, Alberdania) [[Juan Garzia]]k itzulia.
* ''La chiave a stella'' (1978).
* ''La ricerca delle radici'' (1981).
* ''Se non ora, quando?'' (1982).
* ''Ad ora incerta'' (1984).
* ''L'altrui mestiere'' (1985).
* ''I sommersi e i salvati'' (1986).
 
{{bizialdia|1919ko|1987ko|Levi, Primo}}
 
[[Kategoria:Italiako idazleak]]
[[Kategoria:Italiako juduak]]