«Primitibo flandestar»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
== Flandria edo errealismo berria ==
XV. mendeko lehenengo hamarkadetan, [[Florentzia]]n Lehenengo Pizkundea sortu zen garai berean gutxi gorabehera, Europako pinturaren gune nagusi bihurtu zen [[Flandria]]. Aipatzekoa da, herrialde hartan egin ziren lanen orijinaltasunaz eta kalitateaz gainera, Europako beste herrialde batzuetan izan zuten eragin sakona, [[Espainia]]n besteak beste.
 
[[Behe Erdi Aroa]]n Flandria eta Herbehereak, politikari dagokionez, hainbat zatitan banatuta zeuden, baina [[1369]]tik aurrera [[Filipe II.a Borgoinakoa|Filipe Ausarta]], [[Borgoinako Dukerria|Borgoinako dukea]], [[Flandriako Konderria]]ren oinordekoarekin ezkondu zen eta Borgoinako Etxearen mende gelditu ziren lurralde haiek; [[Maria Borgoinakoa]] hil zenean ([[1482]]), berriz, [[Austriako Etxea]]k bereganatu zituen eta, geroago, Espainiak.
 
== Estilo berri bat, teknika berri bat: olio pintura ==
[[Tenpera]] zen Erdi Aroan pinturan erabiltzen zen teknika nagusia. Pigmentuak eta arrautza gorringoa uretan diluituz egiten zen; geruza fin bat lortzen zen, gogorra eta oso erraz lehortzen zena. Pintura mota hori egokia zen Erdi Aroko gustuetarako, kolore lau eta biziko gainak lortzen baitziren. Baina tenperaren bidez ezin nahas ziteztekeen erraztasunez ñabardurak, eta oso zaila zen harekin hiru dimentsioko efektuak lortzea.
 
[[Flemalleko Maisua]]rentzat oztopo handiak ziren horiek eta, hala, [[olio pintura]] erabiltzen hasi zen. Erdi Aroko pintoreek ere ezagutzen zuten olio pintura, baina harria edo metalak pintatzeko erabiltzen zuten bakarrik. Flemalleko Maisua eta haren garaikideak izan ziren teknika hori pinturan erabili zuten lehenak. Olioak tenperak baino denbora gehiago behar zuen lehortzeko, eta efektu ugari sor zitzakeen, hasi geruza fin ia gardenetatik eta ore gogorrenetaraino; tonuek ñabardura asko hartzen zituzten, besteak beste, ordura arte ezezagunak ziren itzal [[belus]]atuak. Olio pinturaz egindako lanak zehaztasun handikoak ziren.
 
Teknika berri horren ikasketa prozesua nola gertatu zen ez da zehatz-mehatz ezagutzen, baina gauza jakina da ez zela bat-bateko aurkikuntza izan, ahaleginaren ondorio baizik.
 
{{commonskat}}
 
[[Kategoria:Primitibo flandestarrak| ]]