Pretoriar Guardia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Enperadoreekiko harremana: Barne lotura zuzenketak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
10. lerroa:
[[Zesar Augusto|Augustoren]] heriotzak Pretoriar Guardiako barealdia apurtu zuen. Augusto izan zen guardia horren leialtasun osoa jaso zuen enperadore bakarra. Hortik aurrera haren indarra erabili zuten Erromako politikan eskua sartu ahal izateko. [[Seiano]] prefektoari esker, [[Erroma]]ren barrura eraman zuten. Honela, azkarrago erabili ahal izaten zuten enperadoreek, baina, aldi berean, enperadoreak pretoriarren menpe geratzen ziren. 31an, [[Tiberio]]k Pretoriar Guardiaz baliatu behar izan zuen [[Seiano]]ren jarraitzaileei kontra egiteko. Leial aritu ziren pretoriarrak, baina haien garrantzi politikoa agerian agertu zen.
 
Kanpoko borroketarako, Pretoriar Guardia besteak bezalakoa zen. Estreinako enperadorrek ez zuten askotan erabiltzen, ordea. Otoren alde egin zuten Lau enperadoretako urtean. Domiziano eta Traianorekin Dazian eta Mesopotamian jardun zuten. Marko Aureliok Danubioko mugan jarri zituen.
 
=== Politikan nahasiak ===
[[Seiano]]ren hilotzaren ondotik, pretoriarren paper politikoa gero eta garrantzitsua bilakatu zen. Behar adina diruarekin, enperadoreak ere erailtzen zituzten. 41ean, [[Kaligula]] Guardiak eta senatariek osatutako konspirazioak hil zuen. Pretoriarrek [[Klaudio]] jarri zuen Inperioren buruan eta Senatuak ezin izan zuen erabakia deuseztatu. Enperadoreak jartzeko edo kentzeko boterea bazuten ere, Inperioko administrazio arruntean ez zeukaten inolako paperik.
 
[[Vespasiano]]k ere, [[Vitelio]]k botatako kohortei boterea zor bazien ere, haren kopurua murriztu zuen. 193an, [[Septimio Severo]]k [[Erroma]] hartu zuenean, Pretoriar Guardia desegin zuen eta talde berri bat osatu zuen bere [[Panonia]]ko legioetako gizonekin.
 
=== Pretoriar Guardiako gainbehera ===
23. lerroa:
 
== Guardiaren gaineko azterketa ==
Haren izena konspirazio, hilketa eta leialtasun ezarekin lotu bazaio ere, bi lehenengo mendeetan, orokorrean, indar lagungarria suertatu zen. Garai haietan batez ere enperadore ankerrak, ahulak edo ospe gabekoak kentzen zituen boteretik; eta enperadore indartsuak, zuzenak eta ospetsuak babesten zituen. Azken hauek sendotzean, egonkortasuna ematen zitzaion inperioari.
 
[[Marko Aurelio]]ren ostean bukatu zen garai hori, eta pretoriarrek beraiek anker jokatzen hasi ziren. [[Severar leinu]]arekin eta batik bat [[III. mendeko krisialdia]]n, Pretoriar Guardia ez ezik, gainerako legioak, [[Erromatar Senatua|Senatua]] eta enperadoreak gainbehera etorri ziren.