«Positibismo»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 3 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''Positibismoa''' benetako ezagutza zentzumenen esperientzian oinarritu behar dela ezartzen duen korronte [[epistemologia|epistemologiko]] bat da. Aldi berean, ezagutza lortzeko ikerketa filosofiko espekulatiboaren baliorik eza baieztatu eta positibismoa bera filosofia ez-metafisiko eta positibo berri moduan defendatzen dute positibistek. Horrela, behaketazko esperientzia da ''positiboa'' den informazio bakarra eta beste guztia [[metafisika]] besterik ez da. Positibismoa ikuspuntu gisa [[Francis Bacon]]en eskutik etorri eta [[Argien Garaia|Ilustrazioarekin]] garatu bazen ere, ''positibo'' terminoa [[XIX. mendea]]n sortu zen, [[Auguste Comte]] filosofo eta soziologoren eskutik.
 
Positibismoa [[enpirismo]]arekin eta [[zientismo]]arekin lotzen da. Enpirismoak ezagutza esperientziatik etorri behar dela baieztatzen duen pentsaera da; [[zientismo]]ak, bere aldetik, [[natura zientziak|zientzia naturalen]] metodoak ikerkuntza arlo guztietan, dela filosofian, dela [[gizarte-zientziak|gizarte zientzietan]], dela bestelakoan, erabiltzen ahal direla defendatzen du. Hala ere, natura zein gizarte zientzialari frankok onartzen dute behatzaileak berak eta pentsamenduaren egituraren mugak desitxuratzen dutela behaketa, [[errealitate]]aren isla murritza emanez horrela.
* [[Funtzionalismo]]a
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
* [http://gizapedia.hirusta.io/positibismoa/ Positibismoa], Gizapedian.