«Poro nuklear»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
[[Fitxategi:Diagram human cell nucleus.svg|thumb|300px|[[Zelula nukleo]] baten irudia.]]
'''Poro nuklearrak''' [[gaineztadura nuklear]]ra zeharkatzen duten [[proteina]]zko konplexu handiak dira, gaineztadura hau [[eukarioto]]en [[zelula nukleo]]a inguratzen duen geruza bikoitza izanik. 2000 poro konplexu inguru daude [[ornodun]] baten [[zelula]]ren gaineztaduran, baina kopuru hau aldakorra da zelularen [[transkripzio (argipena)|transkripzio]] mailaren arabera.
Poro konplexuak eratzen dituzten proteinak nukleoporinak bezala ezagutzen dira.
Poro nuklearrek [[ur]]etan disolbagarriak diren molekulen garraioa ahalbideratzen dute gaineztadura nuklearrean zehar. Garraioa honetan [[Azido erribonukleiko|RNA]] eta [[erribosoma]]k nukleotik [[zitoplasma]]ra mugitzen dira eta zenbait proteina, [[karbono hidrato|karbohidrato]], [[seinale molekula]] eta [[lipido]] zitoplasmatik nukleora. [[Molekula]] txikiek poroak [[difusio]] sinplez zeharkatzen badituzte ere, handiak ezagutu eta hadatu egiten dira nukleora edo zitoplasmara nukleoporinen laguntzaren bidez.