Izei: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
8. lerroa:
 
[[Fitxategi:Abies_alba1.jpg|thumb|''Abies alba'' elurretan]]
'''Izei''' [[Pinazeo|pinazeoen]] familiaren ''Abies'' [[Genero (biologia)|generoaren]] [[zuhaitz]]-[[Espezie|espezieen]] izen arrunta da, 45-55 [[espezie]] barne hartzen dituena. Izeiak hosto iraunkorrekoak dira eta hostoak erregularki bertizilatuak dituzte, [[adaburu]] konikoa edo piramidala eratzen dutelarik. Hostoak linealak, lauak edo ez oso maiz subtetragonalak dira. Beheko aurpegian 2 lerro [[Estoma|estomatiko]] eta 2 kanal, marginal edo zentral dituzte, [[Erretxina|erretxiniferodunakerretxinadunak]]. Kono ar axialak ugariak dira adarren azpikaldean, zeinak 5 eta 25 cm artean neurtzen duten. [[Pinaburu|Estrobiloak]] tenteak dira, zilindrikotik oboidera izan daitezkeelarik eta soilik adaburuaren goiko aldean kokatzen dira. Ezkatak erorkorrak dira eta erraki zurkararen lehenengo urtean desartikulatzen dira. Bere [[Hazi|haziak]] hegaldunak dira. <ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Abetos|urtea=1950|abizena=Antonio do Amaral Franco|izena=João Manuel|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=|ISBN=}}</ref>
 
''Abies'' generoko espezieak beren hostoen tamaina eta antolaketa, konoen itxura eta tamaina, brakteak luzeak eta zabalduak edo motzak eta konoaren barnean ezkutatuak dauden arabera identifikatzen dira.