Izei: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
103. lerroa:
== Erabilerak eta ekologia ==
''Abies'' generoko izei gehienen egurra beste konifero-espezieena baino kaskarragoa kontsideratzen da eta askotan [[Kontratxapatu|kontratxapatuen]] fabrikazioan eta eraikuntzan pulpa gisa erabiltzen da. Ebaki ondoren egur honek ez dituenez ezaugarri erresistenterik erakusten ez intsektu eta ez usteltzearen aurrean, orokorrean [[Barneko zurgintza|barneko zurgintza]]<nowiki/>n erabiltzen da, hala nola, ateen eta hauen markoen fabrikazioan. Moztu ondoren, egurrak kanpo-ingurunearekin kontaktuan 12-18 hilabete inguru irauten ditu, klimaren arabera.
 
 
 
Egur bigun, arin, sendo eta [[erretxina]] gutxikoa da; eraikuntzan, [[Ebanisteria|ebanisterian]] eta musika-tresnen erresonantzia-kutxak egiteko erabiltzen da. Hostoak destilatuz gatz eta baltsamoak ekoizten dira eta enbor-azala, bere [[tanino]] edukiagatik, larruak ontzeko erabili izan da.<ref name=":0" />