Polimerasaren kate-erreakzioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
 
== Erabilera ==
PCRak ADNa ugaritzen du. ADNa identifikatzeko molekula horren kopuru handiak behar direnez, PCRari esker askoz errazagoa da gaixotasunak eragiten dituzten [[birus]] edo [[bakterio]]ak identifikatzea. Ohikoa da ospitaletako laborategietan, adibidez, [[GIB]]aren bilaketa (lagin klinikoetan) PCRren bidez.
 
Tresna honen beste aplikazio batzuk aipa daitezke:
16. lerroa:
PCRan [[DNA polimerasa]] [[entzima]] erabiltzen da, [[DNAren erreplikazio|ADNaren erreplikazioan]] parte hartzen duen entzima, hain zuzen ere. Entzima honek ADN molekulak kopiatzen ditu.
 
Ziklo termiko desberdinak erabiltzen ditu tresna honek: tenperatura altuko eta baxuko zikloak, alegia. Tenperatura altuko zikloak [[Azido desoxirribonukleiko|ADNa]] desnaturalizatzen du, hots, erreplikazio fase bakoitzean sortu diren bi harizpiak banantzen ditu; gero, tenperatura baxuko zikloetan polimerasek harizpi horiek bikoizten dituzte berriz.
 
Hasiera batean ''[[Escherichia|Escherichia Coli]]'' bakterioaren ADN polimerasa erabiltzen zen ADNa erreplikatzeko, baina arazoak gertatzen ziren: tenperatura altuko zikloetan bakterioaren polimerasa ere [[Desnaturalizazio|desnaturalizatu]] egiten zen, eta ziklo bakoitzean gehitu behar zen. Hori ekiditeko ADN polimerasa termoegonkorra erabiltzen hasi zen: ''[[Thermus aquaticus]]'' bakterio [[termofilo]]tik lortutakoa, ziklo ugari desnaturalizatu gabe jasaten dituena.