Plotino: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Plotinos.jpg|thumb|alt={{A|{Plotinoren bustoa]]
 
'''Plotino''' ({{lang-grc|Πλωτῖνος}}, ''Plotinos''; [[Likopolis]], [[Egipto]], K. o. [[205]] - [[Campania]], K. o. [[270]]) greziar filosofoa izan zen. [[Alexandria]]n bizi izan zen, eta [[Amonio Sakas]] filosofoaren ikaslea izan zen. [[Gordiano III.a]] enperadorea [[Mesopotamia]]ra persiarren aurka borrokatzera abiatu zenean, Plotino harekin joan zen persiar eta indiar filosofia ikastera. 244an [[Erroma]]n hartu zuen bizilekua, eta filosofia-eskola bat zabaldu zuen. Filosofiako saiakerak idatzi zituen, hil ondoren Porfirio haren jarraitzaileak ''Eneadak'' izeneko sei liburukitan bildu eta argitara eman zituenak. [[Neoplatonismo]]aren sortzailea izan zen.
 
Plotinoren ustez, unibertsoa errealitateen edo [[hipostasi]]en hierarkia bat da, izatearen kate handi bat, non gorengo mailan dagoen errealitatea beheragoko mailan dagoen guztiaren kausa den. Mailaketa horretan murrizketa bat gertatzen da; hala, existitzen den guztia bere kausa baino maila beheragoxean dago. Hierarkiaren gorengo mailan jainkozko hiru errealitate dira: Bata (''Hen'') edo erabateko ontasuna, Adimena (''Nous''), Bataren azpian dagoena, eta Arima (''Psykhe''), Adimenetik datorrena eta denbora eta espazioa sortzen dituena. Gero Izadia (''Physis'') dator, biziaren hastapena. Izadiaren azpian Materia dago. Gizakiak mikrokosmosak dira, beren baitan Materia, Izadia, Arima eta Adimena dutenak. Plotinoren ideiek eragin handia izan zuten [[Pizkundea|Berpizkundean]] eta Alemaniako idealismoan.
11. lerroa:
 
{{bizialdia|205eko|270eko|Plotino}}
 
[[Kategoria:Neoplatonikoak]]
[[Kategoria:Gizon filosofoak]]