Piritoo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
Teseo eta Piritoo, lagun banaezinak izan ziren, eta elkarrekin parte hartu zuten euren garaiko gerra balentrietan: [[Kalidon]]go basurdearen ehizan, [[Argonautak|argonauten]] espedizioan...
 
Bakoitzak, Zeusen alaba batekin ezkontzea erabaki zuen: Teseo [[Helena Troiakoa|Troiako Helenarekin]], oraindik ume bat baino ez zena, eta Piritoo [[Pertsefone|Persefonerekin]]. Lehenik, Helena bahitu zuten, eta [[Etra]]ren zaintzapean utzi zuten, eta, ondoren, [[Hades]]era jeistea erabaki zuten, Persefoneren bila. [[Kastor eta Polux|Dioskuroak]], Helenaren nebak, euren arreba salbatzera joan ziren. Teseo eta Piritoo Hadesera jaitsi zirenean, bertan preso geratu ziren. [[Herakles]]ek, bere hamabigarren lanean, [[Zerbero]]ren bila joan zenean, Hadeseko ateetatik gertu zegoenean, hantxe ikusi zituen Teseo eta Piritoo, kateatuta. Herakles ikusi zutenean, euren eskuak luzatu zizkioten, Heraklesen indarraren ondorioz berpiztuko balira bezala. Teseo, esku batetik helduz, altxatzea lortu zuen, baina Piritoo, bertan utzi behar izan zuen, jasotzerakoan, lurrak dardar egin baitzuen, eta, beraz, hau, betirako Hadesen geratu zen.
 
[[Olinpia]]ko Zeusen [[tenplu]]ko bi [[frontoi (arkitektura)|frontoietako]] batek, Piritooren ezkontzan gertatu zen lapitar eta zentauroen arteko borroka irudikatzen zuen.