Pipaon (Lagran): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
9. lerroa:
'''Pipaon''' [[Arabako Mendialdea|Arabako Mendialdeko]] herria da, [[Lagran]] udalerriaren barruan dagoena, [[Villaverde (Lagran)|Villaverde]] eta Lagran berarekin batera. [[1977]] arte berezko udalerria izan zuen.
 
36 biztanle ditu eta 856 metroko garaiera du.
 
== Inguru naturala ==
[[Toloñoko mendilerroa|Toloño mendilerroaren]] azpian dago kokatuta eta [[Recilla|Errezilla]], [[Cervera (mendia)|Cervera]] eta [[Palomares]] mendietara igotzeko ohiko abiapuntua da herria. Pipaonetik [[Jugalez]] ibaia igarotzen da.
 
== Kultura ==
* '''Usatxi''' Museo Etnografikoa dago, herriko [[XIX. mendea|XIX. mende]] bukaerako eta [[XX. mendea|XX. mende]] hasierako ohiturak eta bizimoduak erakusten dituena. Plaza nagusian dago eta sarrera doakoa da.
* [[Irailaren 14]]an ospatzen dira jaiak Gurutzearen omenez, baita Villaverden ere.
* '''Jardunaldi etnografikoa''': Abuztuaren azken larunbatean bizilagunek XX. mende hasierako bizimodua eta ohiturak erakusten dituzte. Garai horretako jantziak jarri, uzta moztu eta jo, harraskan arropa garbitu, ikatza egiteko ikaztegiak, ogia eta hestebeteak egin, kalamuzko zapatilak egin, koltxoiaren artilea hagaz jo eta abar.
* '''Egunsentiko kantuak''': Urte berri egunean, Erregeen egunean, San Isidrorenean, Andre Mariaren Sortzez Garbiarenean eta Eguberri-egunean antolatzen dituzte batez ere.