Pinu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
Lehenik eta behin, Pinus generoa, kormofitoa den landarea dela argi utzi behar dugu. Hau da, garraio sistema osoa baduelarik. Hortaz, urarekiko independentea da, hau da, homeohidroak. Hain zuzen gimnoespermoak dira, hau da, hazia agerian duten landareen taldea. (Landare baskular, espermatofitoak)
 
Pinus generoa, Pinaceae familiaren barruan egonik, lehenik eta behin Pinaceae familiako landareen ezaugarri orokorrak azalduko ditugu eta jarraian, Pinus generoa bereizteko hainbat ezaugarri propio azalduko ditugu.
 
Lehenik eta behin, Pinaceae familiako landareak; monoiko (lore sexubakarrak, bai arrak eta baita emeak ere, oin berean dituen landarea) eta erretxinadunak izaten dira. Zuhaitzak dira ohikoenak, inoiz zuhaixkak izan daitezkelarik. Adarretan makroblastoak (kimu luze batzuk) eta brakiblastoak (daudenean, hazkuntza mugatutakoak). Hostoak espiralean edo sortaka antolatzen dira. Konoek ezkatak espiraletan dituzte, kono arren ezkata bakoitzak bi polen zaku edukiz; kono emeek bi motatako ezkata libreak dituzte, antzuak (estaltze-funtzioa dutenak) eta emankorrak (hazia garatzen dutenak). Emankorren barne aurpegian bi hazi hasikin dituzte. Fruktifikazioa (pinaburu edo estrobiloak) zurezkoak dira, eta haziak hegaldunak.
 
Familiak 10 genero eta 250 espezie inguru hartzen ditu.
 
Hain zuzen ere, Pinus generoa desberdintzeko, honako ezaugarri hauek hartu behar dira kontuan:
 
-         Brakiblastoetako hostoak 2 edo gehiagoko faszikuluetan eta makroblastoetakoak bakartiak edo hostorik gabeak.
 
-         Brakiblastoak hasikinak, 2-3 hostodunak; pinaburu zutitu edo erreflexuak.
 
Ezaugarri horiek edukita, Pinus generoko landare baten aurrean gaudela ondoriozta dezakegu.
 
== Sailkapena ==
 
=== ''Pinus halepensis'' ===
Pinu autoktono bat da. Euskal Herrian, Aleppo Pinua modura izendatzen da. 20 metrotara iristen den zuhaitza da, orokorrean enbor okertua duena eta azal eta adar zurixka edo grisaxkak dituenak. Hostoak binaka ateratzen zaizkio. Oso fin eta luzeak dira, azikula itxura dute eta gehienetan 6-10 cm luze eta 1 mm lodiera dute, nahiz eta batzuetan txikiagoak izan. Pinaburu txikiak ditu, 4-8 cm-takoak, eta txorten lodi eta 1-2 cm luzeera duen txorrten batez daude lotuta. Pinaburuen moduan, pinaziak txikiak dira ere eta hego txiki moduko bat dute, haien sakabanaketa errazteko behin pinaburuak heldu bihurtu eta irekitzen direnerako. Hala ere, ale helduek beste urteetako pinaburu lehorrak edukitzen dituzte haien adarretan, beste pinu espezie batzuengandik bereizten laguntzen duena.
 
44. lerroa:
Pinudi edo artadien degradazioaren ostean agertzen da askotan, baina Levante-ko eremu idorren klimaxa irudikatzen du ere.
 
''Pinus pinaster'' espeziea hurbil ez dagoenean, erretxinatzen da. Eremu kritikoak kolonizatzeko gai da, higadurak pairatzeko arriskua duten eremuak konkretuki.
 
=== ''Pinus nigra'' ===
'''Larizio pinu''' Pinaceae familiako ''Pinus nigra'' espeziearen izen arrunta litzateke.
 
Itxura koniko-biribila du zuhaitz honek, eta hosto iraunkorrekoa da.  Kareharrizkoa lurzoruak ditu gustuko. Itsas mailatik hasi eta 2.000 m-raino aurki daiteke, baina ohikoena 250-1.600 m bitartean aurkitzea da.
 
Tamaina ertain-handiko zuhaitza da, 20-55 m bitarteko altuerara iristen dena. Enborraren azala zuri hauskara da eta errauts-kolorekoa edo gris arrea izan daiteke ere. Zartadura gero eta gehiago ateratzen zaizkio urteetan aurrera egin ahala, ondorioz kolore ilunagoa erakusten ildoetan. Hosto orrazkarak ditu, kolore berde ilunekoak, luzeak (8-20 cm) eta gogorrak, eta binaka antolatzen dira.
63. lerroa:
Azken mendeetan itsasontzigintzarako erabili ohi zen. Horrez gain, pinu honetako erretxina itsasgarriak, kolak eta destilazioagatiko agoarrasaren lorpenerako erabiltzen da.
 
=== ''Pinus pinaster'' ===
''Pinus pinaster'' edo itsas pinua, pinu autoktonoa da. Bere azikulen eta pinaburuen tamainagatik ezagutzen da, iberiar pinuen artean handienak izanik.
 
71. lerroa:
 
==== Ekologia ====
Lurzoru azidoen gainean baso puru edo mistoak era ditzake, lurzoru harritsuak eta lehorte egoerak ondo jasanez. Itsas mailatik 1700 metroko altituderaino aurki dezakegu. Kasu askotan zaila da jakitea basatiak edo landatze zahar batetik datozen.
 
Udaberriaren hasieran loratzen da.
102. lerroa:
- Hainbat gaixotasun tratatzen ditu: faringitisa, rinitisa, sinusitisa, laringitisa, bronkitisa, asma, gripea eta hotzeriarako. Baita ere gernu-infekzioetarako eta hemorroideetarako erabiltzen da.
 
=== ''Pinus pinea'' ===
''Pinus pinear'' edo pinazi pinua, pinu autoktonoa da. Bere itzalkin formagatik eta bere globo-formako pinaburu handiengatik bereizten da.
 
130. lerroa:
Produktu kimiko toxikoak erabiltzen dituzte espezie honen pinaburuak, labezomorroen uxagarria egiteko, adibidez.
 
=== ''Pinus radiata'' ===
'''Intsinis pinua, insignis pinua, pinu beltza''' edo '''pinu azkarra''' bezala ezagutzen da ''Pinus radiata''. Jatorriz kaliforniarra da, eta oso erabilia da lurrak basotzeko. Laster hazten delako erabiltzen da hainbeste; izan ere, urte gutxi batzuen buruan hainbat metroko garaiera eta zentimetro ugariko zurtoina hartzen du.
 
150. lerroa:
Batez ere papera, altzariak eta meatzaritzako habeak egiteko erabiltzen da.
 
=== ''Pinus sylvestris'' ===
''Pinus sylvestris'' edo pinu gorria, bere altueragatik ere ezaguna da, ia 40 metrotara heltzen delarik.
 
162. lerroa:
 
==== Ekologia ====
Espezie hau iparraldeko klima hotzetan eta hezeetan hazten da. Batzuetan ere hegoaldeko mendilerroetan hazten da, ur nahikoa badaukate.
 
Edozein lurzoruan hazteko gai da eta 1000-2000 metroko altitudean agertzen da.
 
==== Euskal Herriko sakabanaketa ====
Euskal Herri osotik banatuta dago baina batez ere honen populazioa Araban nagusitzen da.
 
Mundutik gehien sakabanaturik dagoen zuhaitzetariko bat da.
178. lerroa:
Haren olioa hainbat xaboi egiteko erabiltzen da eta medikuntza tradizionaleko produktuak egiteko ere.
 
=== ''Pinus uncinata'' ===
'''Mendi-pinua''' (''Pinus uncinata'') bezala ezagutzen da, nahiko pinu txikia da, normalean ez baitu 25 metroko tamaina gainditzen. Mendi garaietan hazten da, 1.600-2.400 metroko altueratan.
 
199. lerroa:
<br />
== Banaketa geografikoa ==
Pinuak jatorriz Ipar Hemisferiokoak dira, baita Hego Hemisferioko tropikoaren eremu batzuetakoak ere. Munduan 110 pinu espezie inguru ezagutzen dira. Espezie bakarra dago Ekuadorren hegoaldean aurkitu zena, Sumatra irlan (2ºS, Sumatrako pinua). Ipar Amerikan, 66ºN eta 12ºN latitudeen arteko eskualdeetan kokatzen dira, Jack pinua (Kanadan) edo pinu karibetarra (Nikaraguan).
 
Mexikoko mendi subtropikaleta ''Pinus'' generoko espezie dibertsitate gehiena aurki daiteke, 47 espezie inguru egonik. Estatu Batuetako mendebaldea (Kalifornia) Lurreko bigarren lekua da pinu dibertsitate handienetarikoa duena.
 
Zazpi espezie ezagutzen dira Iberiar penintsulan dutela jatorria eta antzinatik biziraun eta garatu direnak.
 
Hainbat espezie eremu epel eta subtropikaletara barneratu dira, bi hemisferioetan. Hauek zur-baliabide modura hazten dira edota parkeetan apaingarri modura. Esan behar da espezie batzuk inbaditzaile bihurtu direla.
210. lerroa:
 
<br />
== Erabilerak ==
 
'''Pinuak''' edo '''lerrak''' (''Pinus'') [[Pinazeo|pinazeoenpinazeo]]en familiako zuhaitz edo zuhaixka genero bat da. Adaburua piramidal edo borobila izan daiteke eta pinu zaharretan, zabala eta etsia.
 
''Pinudia'' zuhaitz hauen [[Baso|basoabaso]]a da.
 
Konifera mexikarrek baso-industriaren mantenua irudikatzen dute. Konifera hauetatik hainbat produktu lor daitezke, egurra, erretxina, ezpalak, haziak edota azikulak beste batzuen artean. Zelulosa eta papera egiteko erabiltzen dira. Bere egurra, beste alde batetik, altzairuak, etxeak, musika tresnak, posteak, kaxak, eskulangintza edota erregai moduan erabiltzen da. Erretxinari dagokionez, espezie batzuk hazien uztarako erabil daiteke, apaindura edo sendagai helburuekin.
220. lerroa:
 
=== Banda gorria eta banda marroia ===
Pinudiak aberatsak dira onddoetan. ''Dothistroma septosporum'', ''Lecanosticta acicola'' eta ''Dothistroma pini onddoek,'' banda marroi eta banda gorria gaixotasuna sortzen ari dira Euskal Herriko pinudietan, batez ere Gipuzkoako zonaldean.
 
Onddo hauek Ipar Amerika eta Erdialdeko Amerikatik datoz. Europara 70.hamarkadan iritsi ziren. Bizkaian, 1975ean, pinudien 5.000 hektarea moztu behar izan zituzten onddoek eragindako gaixotasunarengatik.
237. lerroa:
Gaixotasunaren garapenerako, baldintza hezeak behar dira. Izan ere, 55 eta 100º F artean ernamuinak ireki eta orratzak hazten hasten dira, puntako ezkabia nabarmentzen hasteko.
 
Euskal Herrian, tenperaturen igoerak onddoen jokabidea aldatu du. Onddoen esporak haizea eta euriaren bidez garraiatzen dira eta pinuen azikuletan lagatzen dira. 12º&nbsp;°C baino tenperatura altuagoekin eta hezetasun maila %75 baino altuagoa izanik, garapena hasten da. 2018ko udaberri eta udan izandako tenperatura altuek, 12 orduz jarraian hezetasun tasa altua mantendu zuten, epidemia mailaraino iritsi zen garapena lortu arte.
 
==== Sintomak ====
267. lerroa:
Gauez mugitzen dira elikagaien bila joateko, beti ere lerro zuzen batean, baina gaueko hotza hasten denean, zakuetara bueltatzen dira. Neguaren amaieran, lurrera jaitsi eta lurperatzen dira, uda amaieran berriro tximeletetan bihurtzeko. Tximeleta fasean soilik 24 ordu bizi dira, beraz ez da oso ezaguna. Beldarrak 30-40 egun pasatzean jaiotzen dira.
 
Baldintza faboragarrietan, larba helduek pinuak utzi eta prozesio baten modura lurperatzen dira, emea izanik gidaria. Hau gertatzeko tenperatura egokiena 20º&nbsp;°C izaten dira.
 
==== Aurre egiteko sistemak ====
281. lerroa:
* '''Tratamendu kimikoak''' daude ere, fumigazio sistemak edo intsektizida ekologikoak diren bezala (''Bacillus thurigiensis'' bakterioaren erabilera). Tratamendu hauek soilik neguan burutu daitezke, intsektua sentikorragoa baita intsektizidekiko fase horretan.
 
Hosto galtzea eragiten du gehienetan eta ez du zuhaitza heriotzara eramaten, baina asko ahultzen du eta honela beste etsaiekiko sentikortasuna handitzea eragiten du. Plaga garaiz erauziz gero, pinua denborarekin erregeneratzen joango da.
 
== Erreferentziak ==