Pigmentu: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
|||
1. lerroa:
[[Fitxategi:Natural ultramarine pigment.jpg|thumb|300px|[[Itsas urdin|Itsas-urdin]] [[kolore]]ko pigmentua]]
'''Pigmentu''' (edo '''koloregai''') bat [[kolore]]a aldatzen duen material bat da, xurgatzen duen [[argia]] uhinen arabera eskaintzen duena. [[Kimika organiko|
Nahiz eta ez egon oso zehaztua kolore emaileen eta pigmentuen arteko bereizketa, sintesi bidez lortzen diren pigmentu organikoei ''kolore emaile'' deitzen zaie. Bada biak bereizteko erabiltzen den bereizketa bat: zuntzei eta oihalei kolorea emateko erabiltzen diren gaiak kolore emaileak dira, eta pintura, plastikoetan eta zeramiketan erabiltzen direnak pigmentuak. Pigmentu batek koloreztatzen dituen materialen kolorea aldatzeko gaitasuna handia izan behar du. Gainera egonkorra izan behar da eta [[solido]] mantendu tenperatura normaletan. Pigmentu gehienak ez dira urtzen uretan eta [[disolbatzaile]] organikoetan. Pigmentu organikoak animalia jatorrikoak (errodoptsina, [[melamina]]), landare jatorrikoak ([[klorofila]], xantofila, flabona, indigoa, [[karoteno]]a) eta [[sintesi (argipena)|sintesi]] bidez lortuak izan daitezke (ftalozianina, toluidina, litolak). Pigmentu inorganikoak metalen oxidoak ([[burdina]], [[titanio]]a, [[zink]]a, [[kobalto]]a, [[kromo]]a), lur nahasteak (okreak), hauts eran dauden metalen [[suspentsio (argipena)|suspentsioak]] ([[urre]]arenak eta [[aluminio]]arenak adibidez), berun kromatoak eta [[harrikatz|ikatzaren]] [[beltz]]a izan daitezke. Pigmentu inorganikoak organikoak baino gutxiago aldatzen dira argiaren eta beroaren eraginez.
|