«Philae (espaziontzia)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
[[FileFitxategi:Philae over a comet (crop).jpg|thumb|320px|''Philae'', kometaren gainazalerantz (artista irudia).]]
'''Philae''' [[Europako Espazio Agentzia|ESAren]] ''[[Rosetta (zunda)|Rosetta]]'' espazio-ontziaren modulu bat da, [[kometa]]ratzen den lehen gailua.
 
== Ezaugarriak ==
''Philae'' moduluaren izena [[Egipto]]ko Philae ([[Filae]]) tenpluan oinarritzen da. 1,3 x 1,5 metro neurtzen du, eta 100 kiloko pisua du. Zulatzeko makina bat du, [[lagin]]ak atera eta laborategi kimikoan aztertzeko<ref name=aa>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/teknologia/osoa/2718592/rosseta-philae-kometa--misioaren-nondik-norakoak-kostua-ibilbidea/ «'Rosetta': 67P kometan lur hartzeko misioaren nondik norakoak»], ''EiTB'', 2014-11-12</ref>.
 
== Helburua ==
Modulu honen helburua, [[67P/Txuriumov-Gerasimenko]] kometan (1969an aurkitu zuten) lur hartzea da. Arpoi batzuekin eutsiko dio [[kometa]]ri, eta bertan egongo da hiru hilabetez<ref name=aa></ref>.
 
Hasieran kometako hainbat lekutan ikusi zituzten lur hartzeko moduko guneak. Azkenean "J" puntua, [[Agilkia]] izenekoa, hautatu zuten lehiaketa batean, argiztapen ona eta lurzoru laua edukitzeagatik<ref name=aa></ref>.
 
[[67P/Txuriumov-Gerasimenko]] izeneko kometatik 22,5 [[kilometro]]ra dagoenean banatuko da Philae [[Rosetta (zunda)|RosettaRosettatik]]tik, eta zazpi ordu geroago lurreratuko da kometaren azalean. Azkeneko momentuan irudiak Lurrera bidaltzen hasiko da<ref name=aa></ref>.
 
== Philae moduluaren iritsiera ==
'Philae' modulua [[2014]]ko [[azaroaren 12]]an iritsi zen [[67P/Txuriumov-Gerasimenko]] kometara. Hurrengo egunean, lehen argazkia bidali zuen kometaren azaletik. [[Kometa]]ratzeko operazioan arpoiak botatzeko sistemak arazoak izan eta ez zen piztu behar bezala, eta bi aldiz errebotatu zuen<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/99747/ «'Philae'k lehen argazkia bidali du kometaren azaletik»], ''Berria'', 2014-11-13</ref>.
 
[[Azaroaren 14]]an, geldirik zegoen 'Philae', bateria faltagatik, azken egunetan, Eguzki izpirik jaso ez zuelako eta energiarik gabe geratu zelako. "Atseden egoeran" sartu aurretik, halere, datu garrantzitsuak bidali ahal izan zituen<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/101408/lo_dago_philae_bateria_faltagatik.htm «"Lo" dago 'Philae', bateria faltagatik»], ''Berria'', 2014-11-15</ref>.
 
== Galeria ==
<gallery mode=packed widths=160px heights=160px>
Fitxategi:Rosetta's Philae touchdown.jpg|''Philae'' kometan lurreratzen, irudikapena
</gallery>
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}