Pforzheim: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up, replaced: Alemaniako udalerri infotaula → Alemaniako udalerri infotaula automatikoa using AWB
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
20. lerroa:
XIII eta XIV mendeetan hiriak garai onak ezagutu zituen. Ibaian zeharreko egur garraioan eta ohial eta larrugintzan oinarriturik hiria aberastu egin zen eta ''patrizioen'' talde bat sortu zen. 1290an harresiak eraiki ziren eta hiru ordena desberdinetako katolikoek monasterioak jaso zituzten bertan, [[frantziskotar]]rek, [[dominikar]]rek eta predikatzaileek hain zuzen ere.
 
[[Fitxategi:De Merian Sueviae 197.jpg|thumb|leftezkerrera|250px| Pforzheim, 1643an]]
Pforzheimek [[luteranismo]]a hartu zuen eta [[katolizismo|katolikoak]] herritik kanporatuak izan ziren aldi berean [[Frantzia]]tik ihesi zetozen protestanteak hirian babestu zituzten. [[Hogeita Hamar Urteko Gerra]] hasi zenean hiriak 3000 biztanle zituen, Baden guztiko handiena zen, baina 1645ean gerra bukatzerakoan tropa [[bavaria]]r katolikoek hiria erre zuten. Aurretik zituen babesik gabe berreraiki zuten eta [[Bederatzi Urteko Gerra]]n berriz kalte larriak ezagutu zituen oraingoan [[Luis XIV.a Frantziakoa]]ren eskutik. Aste betez okupatu zuten 30.000 soldadu [[frantzia]]rrek 1692an. Aste bete horretan hiriari su eman, zutik gelditu ziren etxe gehienak bota eta bereziki eliza eta monasterioak suntsitu eta baliozko guztia lapurtu zuten frantsesek. Hori gutxi balitz janari guztia lapurtu eta hiriaren inguruko mahastiei su eman zieten.