Petri plaka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Szalka_petriego.jpg|thumb|Petri plaka]]
'''Petri plaka''' [[diametro]] desberdinak izan ditzakeen [[beira]]zko edo [[plastiko]]zko ontzi [[zilindro|zilindrikoa]] da. Sakonera txikikoa da eta forma bereko estalki bat du, baina zertxobait handiagoa duen diametroarekin, gainean jarri eta kutxatila estali ahal izateko.
 
[[Mikrobiologia]]ko [[laborategi]]an erabiltzen da batez ere [[bakterio]]en kultiboetarako. [[Mikrobio|Mikroorganismo]] hauen hazkuntzarako ordea, [[hazkuntza-ingurune|hazkuntza-inguru]] desberdinak erabili behar dira. Hazkuntza-inguru horiek solidoak izan behar dira, hots, [[agar]]ra eduki behar dute (hazkuntza-inguru likidoekin [[saiodi]]ak erabiltzen baitira, ez Petri plakak).
 
[[Richard Julius Petri]] bakteriologo [[alemania]]rrak asmatua izan zen [[1877]]an. Hau, [[Robert Koch]]en laguntzailea izan zen.
 
Beirazko petri plakak berrerabiliak izan daitezke, horretarako [[Esterilizazio|esterilizatu]] egin behar dira aurretik (ordubetez 160 °C-tan aire lehorra duen Pasteur labean). Plastikozkoak aldiz, erabili ondoren, bota egiten dira. Azken hauek dira gaur egun laborategi gehienetan erabiltzen direnak, ez baitira esterilizatu behar erabiltzen diren bakoitzean.
 
{{commons|Petri dish}}