Petri Kordobakoa (misiolaria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 85.87.162.166 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Wiki13 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
20. lerroa:
}}
 
'''Petri Kordobakoa''' ([[Kordoba]], [[1482]] - [[Hispaniola]], [[1521]]eko [[maiatzaren 4]]a) espainiar misiolaria eta fraide [[predikatzaileen Ordena|domingotarra]] izan zen. Aitzindari izan zen [[Amerika]]ren ebangelizazioan eta indigenen babeslea ere bai. [[Amerika]]ko lehen [[Inkisizioa|inkisidoreinkisidorea]]a ere izan zen eta, bai bera eta baita bere komunitatea ere, [[enkomienda]]k eta bertako indigenek jasaten zituzten tratu txarrak salatu zituzten lehen aldiz. [[Hispaniola]] eta [[Venezuela]]n izan zen misiolari, aita Antonio de Montesinos eta [[Bartolomé de las Casas]]ekin batera eta ebangelizazio baketsuan ahalegindu zen. Ospe handia hartu zuen [[Bartolomé de las Casas]]en ondoan egin zuen indioen defentsak eta errespetua jaso zuen apaiz, laiko eta indioen aldetik.
 
== Biografia ==
Petri [[Kordoba]]n jaio zen, [[Andaluzia]]n, [[1482]]ko maiatza eta irailaren artean.
 
Lege ikasketak egin zituen [[Salamancako Unibertsitatea]]n eta hantxe hasi zen San Estebango komentuko fraideekin harremanetan. Eliz gizon hauen nortasun eta bizitzeko erarekin txunditurik, [[predikatzaileen Ordena|domingotar]] fraide egitea erabaki zuen.
 
[[1501]]ean, [[Predikatzaileen Ordena|Domingotar]] ordenean sartu zen eta lehen nobizio urtea burutu. Etapa honen bukaeran, erlijioan jarraitu zuen eta arte, filosofia eta teologia ikasten aritu zen [[1508]]ra arte. [[1506]]an, diakono egin zuten eta, [[1506]]an, berriz, apaiz.
 
San Estebango komentuan jarraitu zuen [[1509]]ra arte, gero [[Ávila|Avilako]] San Tomas Errege Komentura joan zelarik eta predikazioaz eta arduratu.
 
[[1510]]ean, Petri eta beste 3 fraide domingotar -fray Antonio de Montesinos, fray Bernardo de Santo Domingo eta fray Domingo de Villamayor- garai hartan [[Mundu Berria|Mundu Berriko]] lurralde espainiarren egoitza zen [[Hispaniola]] uharteko [[Santo Domingo]] hirira heldu zen eta ordena horren lehen komunitate eta komentua sortu zuten [[Amerika|Ameriketan]]<ref>{{es}}http://www.encaribe.org/es/article/pedro-de-cordoba/1518</ref>.
 
[[Santo Domingo]]rako bidaian, eliz gizonak zihoazen ''Espindola'' ontziak geldialdi bat egin zuen [[Puerto Rico]]n. Handik gutxira, [[1510]]eko abenduan, beste domingotar espedizio bat iritsi zen eta, urtebetera, hirugarren bat.
 
Petri eta bere kideak ebangelizazioan eta indigenen hezkuntzan hasi ziren eta Kristoren dotrina indioei irakasteko metodoa argitaratu zuten. [[1544]]an argitaratu zuen hau [[Espainia Berriko Erregeorderria|Espainia Berriko]] apezpiku zen aita Joan Zumarragakoak: ''Doctrina cristiana para instrucción e información de los Indios por manera de historia''
 
[[1511]]an, [[Hispaniola]]ra iritsi eta urtebetera, aita Antonio de Montesinosek [[abenduaren 21]]ean egin zuen sermoiarekin adoz egon zen; [[enkomienda]] sisteman, abusuak egiten ari ziren eta enkomendatuak esklabu ziren ia, ez baitzituzten betetzen kolonizatzaileentzako ezarritako obligazioak.
 
Salaketa ez zen gizarte kolonialaren gustuko izan, indigenen ustiapen esklabistan oinarritzen baitzuen ondarea. Giro txar hartan, Petri Kordobakoa metropolia itzuli beharrean izan zen, salaketei buruz argipenak ematera. Eman zituen arrazoiek Burgosko legeak aritzea ekarri zuen.
46. lerroa:
* ''Doctrina Cristiana'', Ameriketan 1510 eta 1521 artean idatzi zen lehena, igande eta jaietako predikazioetarako; [[1544]]an argitaratu zuten lehen aldiz [[Mexiko]]n<ref>{{es}}http://www.fundacioncorripio.org/productos_detalles.php?id_p=49</ref>.
* Sermoiak, Erregeari eginiko memoriak eta Instrukzioak.
* Gutunak. Asko idatzi bazituen ere 3 kontserbatzen dira bereak eta beste 3 bera sinatzaileetako bat dena:
** ''Carta del Vice-Provincial y sacerdotes del convento de Santo Domingo, dirigida a los muy Reverendos Padres'' ([[1517]]ko apirila edo maiatza).
** ''Carta latina de dominicos y franciscanos de las Indias a los Regentes de España'' ([[Santo Domingo]], [[1517]]ko [[maiatzaren 27]]a).