Papagaitxo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
14. lerroa:
== Maskotaren historia ==
 
[[1840]]. urtean [[John Gould]] zientzialariak bizirik zeuden lehen perikitoak eraman zituen [[Ingalaterra]]ra.
 
Hegazti hauen edertasunaren ondorioz, laister milaka perikitoren harrapaketa jarri zen martxan hauek komertzializatu asmoz. Baina Australiatik Ingalaterrara eramateko hilabeteetako garraioak eta beraien elikaduraren ezjakintasunak hegazti hauen %98ren heriotza eragin zuten.
 
Gerora, [[artatxiki]]a eta [[alpiste]]a jaten zutela jakin zuten, [[kanario]]ek bezala. Garai hartan ez zekitena kumeak habia itxietan izaten zituztela zen, eta horregatik habia irekiak jartzen zitzaizkien. Honetaz jabetu bezain laster, perikito kantitate handiak hazten hasi ziren.
23. lerroa:
 
== Deskribapena ==
[[Fitxategi:ZebraHighRes labeled.png|200px|thumb|leftezkerrera|Perikito ar baten anatomia.]]
Perikito batek 19 [[zentimetro]] baino zerbait gutxiago neurtzen ditu burutik isatsaren puntaraino eta 35 [[gramo]] inguru pisatzen ditu. Kolore berdea izaten dute, buru horiarekin eta bizkar ondulatua. Helduetan bekokia eta burua horiak dira, baina gazteagoek xingola beltzak dituzte. Kolore honi esker, landarediaren artean ezkutatzen dira. Kolore urdina duen edo albinoa den baten bat jaiotzen bada naturan, ez da denbora askoz biziko harrapariek erraztasun handiarekin harrapatuko dutelako.
[[Fitxategi:Detail shot of budgerigars head.jpg|125px|thumb|Perikito ar baten burua.]]
30. lerroa:
== Askatasunean bizia ==
 
Perikitoa benetako loroen edo ''Psittacido''en familiakoa da. Beherantz okertutako [[moko (hegaztiak)|mokoa]] du, bi behatz aurrerantz eta beste bi atzerantz ditu. Honek [[zuhaitz]]ak igotzea eta haziez elikatzea errazten dio.
[[Fitxategi:Melopsittacus undulatus Alice Springs (crop).jpg|150px|thumb|leftezkerrera|[[Australia]]n askatasunean bizi den perikito bat.]]
Perikitoak kostaldeko zonalde txiki batean izan ezik, Australia guztian hedatuta daude. Bere habitata [[oihan]]a da. Talde handietan biltzen dira, ehundaka izan daitezke, eta distantzia handiak egiten dituzte [[ur]] eta [[janari]] bila. Kumeak izateko garaia heltzen denean, hegazti talde desberdinak zonalde berean biltzen dira milaka perikitoz osatutako talde bat sortuz. Taldeetan bizitzeak asko errazten die bizitza harraparien aurrean, harrapakin zaila bihurtzen baitira.
 
[[Monogamia|Monogamoak]] dira eta normalean ez dute bikotez aldatzen bietako bat hil ezean. [[Habia]]k zuhaitzaren enborraren zulo batean kokatzen dituzte. Emeak 4 eta 7 arrautz bitarte erruten ditu eta 18-20 egunez inkubatzen ditu. Kumea inkubatu eta 30 egunetara lumaztatuko da.
44. lerroa:
Perikito australiar moderno eta ingelesak, beraien lehengusu basatiak baino handiagoak dira, luma puztuagoak dituzte eta honek neurriz kanpoko itxura ematen die. Aldaketa nabarienak [[begi]] eta mokoari dagozkienak dira. Hauek lumen ondorioz erabat ilunduta baitaude. Hori dela eta, beraien bizi kalitatea laburragoa da. Hegazti hauek gainera, mutazio genetiko gehiago izaten dituzte endogamiaren ondorioz.
 
Perikito australiarrak heztea erraza da. Hitz egiten erakustea posible da, baita melodiak txistu egiten eta jendearekin jolasten ere. Horregatik, mundu guztian maskota bezala gehien erabiltzen den [[animalia|animalietako]] bat da.
 
Loro handi asko bezain azkarrak dira eta jostailuekin eta jendearekin kontaktuan egoteak beraien adimena hobetzeko balio dute. Mokoka aritzea oso gustoko dute, batez ere perikito emeek. Mokoak osasuntsu eta zorrotz edukitzeko mokotatua izateko materiala izan behar dute beti eskura.
 
Kaiolan 5-8 urte inguru bizi daitezke, baina 15 urte bizitzera hel daitezke jasotako tratu eta maitasunaren arabera. Hala ere, perikito motak ere bizi itxaropena baldintzatzen du. Perikito ingelesak esaterako australiar eta amerikarrak baino bizi laburragoa dute, beren tamaina eta ezaugarri fisikoak aldatzeko urteetan zehar jasan duten endogamiagatik. Horretaz gain, aktibitate fisiko ezak eta elikadura desegokiak ere bizi itxaropena murrizten dute.
[[Hegazti]] hauek izan ditzaketen gaixotasunen artean [[hotzeri|marranta]], [[beherako]]a, urradurak eta hanketako azalaren asaldurak (ondo ez garbitzeagatik) dira. Mokoren inguruan tumorazio eta garatxoak ere ager daitezke txori zahar edo ingurune zikinean hazitako txoriengan.
[[Fitxategi:Budgerigars eating tangerine.jpg|200px|thumb|leftezkerrera|Fruta jaten ari diren perikitoak.]]
Perikitoak artatxiki eta alpistez elikatzen dira, nahiz eta beste zenbait hazi eta [[barazki]]rekin ere tartekatu behar diren, hala nola, [[uraza|letxuga]], [[ziazerba|espinaka]], [[piper]]ra, [[azenario]]a… [[Fruitu]]ak ere osagarri dietetiko onak dira txorientzat. [[Ogi]]a eta gailetak tarteka daitezke noizbehinka, baina betiere gauza gozoegiak eman gabe. [[Ahuakateondo|Ahuakatea]], [[txokolate]]a eta [[perrexil]]a ez zaizkie inolaz ere eman behar, [[toxiko]]ak baitira perikito australiarrentzat. Perikitoa gaztetatik elikadura anitz batetara ohitzea komeni da, beti janari berdina jaten aritu den txori zaharrago bat janari berrietara ohitze asko kostatzen baita.
 
Oro har erraz egokitzen dira neguko hotzetik babesten dituen edozein kaioletara, nahiz eta nahiago dituzten [[metal]]ezkoak, [[zur|egurra]] erraztasun harrigarriz zulatzen baitute. Kaiolek barra horizontalak eduki behar dituzte, perikitoak hegazti harrapariak baitira eta gainera, hormetatik paseatzea atsegin dute. Hala ere, kaiolatik ateratzen utzi eta hegan egiteko aukera emanez gero, txori osasuntsu eta alaiagoak bihurtzen dira. Azken kasu honetan, kontu handia izan behar da gauza arriskutsuetara hurbildu edo leihoko kristalen aurka jo ez daitezen. Hau ekiditeko onena gortinak jartze litzateke.
[[Fitxategi:Budgerigar baby02.jpg|thumb|11 eguneko perikitokumea.]]
[[Ugalketa]] nahiko erraza da, kumeak izatera bultzatzeko egurrezko kaxa bat jartzen da habiatzat, bertan emea ilunpetan aurkituko delarik. Ekaitza edo euria ari duenean habia duen kaiola kanpora ateraz, [[ernalketa]] aktibatzen da. Emeak 4-9 arrautz bitartean erruten ditu eta inkubazioak 18 egun irauten ditu. Urte guztian zehar izan ditzakete kumeak, baina [[abuztu]] aldean habia kentzea komenigarria da bikoteari [[urtarril]]a edo [[otsail]]a bitartean atseden hartzen utziz.
 
Perikito ar bakar bat izanez gero, sexu anormaltasunak ager daitezke, esaterako, ispiluko irudiarekin elkartu nahia. Bi eme izanez gero aldiz, bien arteko ezinikusia ager daiteke. Perikito australiarrak oso animalia lagunkoiak dira eta jendearekin edo espezie bereko beste hegazti batzuekin harremanetan jarriz gero, gehiago garatzen dituzte beraien gaitasunak.
 
Bestalde perikitoak toxoplasma [[bizkarroi|parasitoaren]] eramaileak izan daitezke eta beraz, [[toxoplasmosi]]a hartzeko arrisku faktorea dira. Horregatik, oso garrantzitsua da hegaztien jatorria egokia dela ziurtatzea. [[Gorozki]]en bidez transmititzen da gaixotasuna, hauek lehortu eta birrintzean. Hori dela eta, kaiola eta animaliaren ingurunea sarri-sarri garbitu behar da.
64. lerroa:
== Sexu eta adinaren determinazioa ==
[[Fitxategi:Grasparkiet Rikki&Doerak veren.jpg|thumb|Perikito heldu bikote bat. Ar bat ezkerrean eta eme bat eskuinean.]]
* '''Sexua'''. Perikito bat arra edo emea den jakiteko, mokoaren gainean jarri behar dugu arreta. Arrek erabat [[urdin]]a duten bitartean, emeek [[arre (kolorea)|marroia]] edo [[zuri|txuria]] dute. Kumeek [[arrosa]] izango dute eta denborarekin kolorea aldatuko zaie sexuaren arabera. Perikito baten sexua ezagutzeko modu bakarra da, [[aldaka]] ukitzearena mito hutsa da.
* '''Adina'''. Bekokian duten xingola kopuruaren arabera jakiten da adina. Gazteek beteta dute eta zaharrek aldiz, hutsa.